Hilean 769 euro kostatzen da seme-alaba bat haztea Euskadin
2022. urtean hilean 769 euro kostatzen da seme-alaba bat haztea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak gaur jakinarazi duenez. 2018an, ostera, 645 kostatzen zen.
Save the Children erakundeak "Zenbat kostatzen da haurrak haztea Euskadin 2022" izeneko txostena aurkeztu du. Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko, Kataluniako, Madrilgo Erkidegoko, Valentziako Erkidegoko eta Andaluziako kasu zehatzak aztertu ditu; bestetik, Espainiako Estatuko ikerketa egin du.
2018ko uztailean lehendabizikoz kalkulua egin zenetik eta 2022ko martxora arte inflazioa % 11 hazi zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Beraz, haur bat haztearen kostua inflazioa baino nabarmen gehiago hazi da. Hezkuntzak (% 1), elikadurak (% 13), arropa eta oinetakoek (% 10) edo aparteko gastuek (% 10) neurri beretsuan egin dute gora; baina beste batzuk, etxebizitza (% 75), hornigaiak (% 55) edo garraioa (% 27), kasu, askoz gehiago.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako familien erdiek ezin diote haurrak hazteko kostuari aurre egin edo zailtasunak dituzte. Zehazki, 28.960 familiak ezin diote gastu horri aurre egin ezta diru-sarrera guztiak horretara bideratuta ere. Gainera, 87.651 familiak beren diru-sarreren erdia baino gehiago gastatu behar dute horretan.
Espainiako datuak
Espainiako Estatuan 672 euro kostatzen da batez beste seme-alaba bat haztea, 2018an baino 85 euro gehiago (% 14). Andaluzian 641 euro, Valentziako Erkidegoan 710 euro, Madrilgo Erkidegoan 814 eta Katalunian 819.
Save the Children erakundeak haurren hazkuntza babesteko politika publikoak eskatu dizkiote Espainiako Gobernuari eta autonomia erkidegoei. Hiru proposamen zehatz egin ditu:
1) Haurren hazierarako hileko 100 euroko diru-laguntza berri bat martxan jartzea 18 urte bitarteko adin txikikoak dituzten familientzat.
2) Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten familiei eta diru-sarrera txikiak dituztenei hazkuntzarako ematen zaizkien laguntzak eguneratzea.
3) Konpresa eta tanpoien eta pixoihalen zerga murriztea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.