sute arriskua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aisialdian sua egitea debekatuta dago Nafarroako hegoaldean

Lurraldearen iparraldean, sua egiteko prestatuta dauden lekuetan (barbakoa eta tankerakoak) bakarrik piztu ahalko da. Irailaren 30era arte egongo da indarrean neurria.
orain-default-image

Urtero legez, uda sasoian sua aisialdirako piztea debekatuko du Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoaren hegoaldean. Neurriak baso suteen arrisku maila txikitzea du helburu, eta irailaren 30era arte egongo da indarrean. Azken orduotan hiru sute piztu dira erkidegoan, Leiren, Tafallan eta Olletan

Nafarroako iparraldean galarazi ez, baina mugatuta egongo da sua aisialdirako pizteko aukera. Sua egiteko bereziki prestatutako guneetan bakarrik egin ahalko da: barbakoak eta tankerakoak. 

2016ko foru arauak zehazten ditu sua erabiltzeko irizpideak. Arauaren arabera, lurraldea bi zatitan, ipar eta hego, banatzeko lerroa udalerrion mugek ezarriko dute: Ameskoa, Urbasa, Andia, Goñi, Ollo, Arakil, Irurtzun, Imotz, Atez, Odieta, Anue, Iragi, Eugi, Zilbeti, Lintzoain, Bizkarreta, Mezkiritz, Auritzberri, Auritz, Garralda, Oroz-Betelu, Garaioa, Abaurrepea, Abaurregaina, Jaurrieta, Espartza Zaraitzu, Bidankoze, Erronkari eta Garde.

Lurzorua eta landaredia oso lehor daude sasoi honetarako. Gainera, tenperatura altuak espero direnez, basoko suteen arriskua oso handia da. Hori dela eta, kontu handiz ibiltzeko deia egin du Nafarroako Gobernuak. 

Foru Gobernuak emandako datuen arabera, maiatzean azken urteotako batez besteko tenperatura altuenak izan ziren Nafarroan (1,4 ºC eta 4,4 ºC arteko igoera). Egindako euri kopurua ere ohikoak diren balioak baino % 25 baxuagoak izan zen. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X