CloudFlare, Interneteko sarerik handienetako bat, erori eta 500 atari baino gehiago utzi ditu sarbiderik gabe
CloudFlareren zerbitzaria erori egin da astelehen honetan eta 500 web-atari baino gehiago eta online zerbitzu batzuk sarbiderik gabe utzi ditu. Mundu mailako eragina izan ez badu ere, konpainiak jakinarazi du hainbat erkidegotan kalteak sortu dituela.
09:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, eta arazoa konpontzen saiatzen ari dira. Hala, ondorengo orduetan normaltasunera itzultzea espero du konpainiak.
CloudfFlare CDN zerbitzu bat da, eta webguneetako karga murriztea du helburu. CDNk atari edo zerbitzu bateko artxibo eta eduki guztiak errepikatzen ditu erabiltzaile gehiagori banatzeko, jatorrizko zerbitzaria saturatu ez dadin. Cloudflare da erabiliena mundu osoan, eta AWS eta Akamai ditu atzetik, hirurek merkatu-kuotaren % 89 baitute.