Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon nafar bat atxilotu dute Errioxan emakume bat bortxatzea egotzita

Biktimak jarritako salaketari esker, Guardia Zibilak ustezko erasotzailea atxilotu du. Emakumeak azaldu zuenez, aisialdirako lokal bateko komunetan bortxatu zuten, eta horrek biktimaren defentsa zaildu zuen, oso leku txikian zegoelako.

Guardia Zibilak 19 urteko gizonezko nafar bat atxilotu du Errioxan 24 urteko emakume bat bortxatzea egotzita.

Atxiloketa egun batzuk lehenago egin zen, biktimak berak jarritako salaketari esker. Emandako testigantzaren arabera, aisialdirako lokal bateko komunetan zegoela, gizona oldartu egin zitzaion, eta bortxatu egin zuen. Horretarako, haren gorpuzkeraz eta indar-nagusitasunaz baliatu zen, bai eta biktimaren beraren beldurraz eta izuaz ere. Emakumeak ezin izan zuen bere burua defendatu oso leku txikian zegoelako.

Eginbideen instrukzioan, atxilotuak eskubide konstituzionala baliatu zuen agenteen aurrean deklaraziorik ez egiteko; hori dela eta, epailearen esku utzi zuten. Horrek aske utzi zuen, karguekin, emakumearengandik urruntze-aginduarekin eta harekin komunikatzeko debekuarekin.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Albiste gehiago gizartea

Elhuyarren aditu plataforma
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elhuyarrek sei hizkuntzatan automatikoki bikoizteko plataforma sortu du

Elhuyar Fundazioak Euskal Herriko lehenengo bikoizketa automatikoko plataforma sortu eta martxan jarri du. Erreminta honekin ikus-entzunezko eduki bat sei hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, galiziera eta katalana) bikoiztu daiteke eta jatorrizko ahotsak imitatzeko aukera ematen du. Tresna berria Aditu plataforman integratu da. Horrela, plataforma hau azpitituluak sortzeko plataforma izatetik automatikoki bikoizteko aukera ematera igaro da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bingen Zupiriaren arabera, segurtasunaren arloan "hainbat gertakari larri" izan dira aurten euskal gizartean

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak ohartarazi duenez, "arazo sozial oso garrantzitsua" dago, urtarriletik abuztura 10 hilketa izan baitira Euskadin, bai eta emakumeen aurkako "hainbat motatako eraso asko" ere. Gainera, nabarmendu duenez, Euskadin "arma zuriak erabiltzera ohituta dauden eta gatazka asko sortzen dituzten pertsonak" egon badaudela "egiaztatu" ahal izan dute. 

Gehiago kargatu