Nafarroak ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak izango ditu 50 kilometrotik behin
Nafarroak ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak izango ditu, gutxienez bat 50 kilometrotik behin, lurralde osoan zehar banatuta.
Hedapen-estrategia aitzindari hori Nafarroan mugikortasun elektrikoa bultzatzeko agendaren parte da, eta, horren inguruan, Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak toki-erakundeei aurreratu die hitzaldi batzuk egingo dituztela Tokiko Ekintza Taldeen eskutik.
Saio horietan, karga-puntuak hedatzeko eskaintzen diren erraztasunei, kenkari fiskalei eta karga errazteko Ekonomiaren Garapeneko Sailak udalen eskura jartzen duen erreserba-plataformari buruzko informazioa emango dute. Horrez gain, iragarri du MOVES III programako dirulaguntzak emango dituztela, Next Generation funtsetatik datozenak, kargagailuen kostuaren % 80ra artekoa ordaintzeko.
Agendak jasotzen du, halaber, karga-guneen sarearen hedapen hori "turismo jasangarri eta arduratsu baterako eskaintza gisa egitea, ibilgailu elektrikoarentzako ibilbideak definituz, Nafarroa turismo jasangarrirako helmuga gisa sendotuz, non tokiko garapena eta bisitariari eskaintza bateratzen diren", kontseilariak azaldu duenez.
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren egoitzan egindako jardunaldien aurkezpenean, Juan Carlos Castillo entitate horretako presidenteak ziurtatu du "tokiko erakundeak funtsezko eragileetako bat direla trantsizio energetikoaren arrakastarako, mugikortasunaren erregulazioa edo herritarren sentsibilizazioa bezalako gertakari garrantzitsuez arduratzen baitira".
Eta nabarmendu du "udalek zer eginkizun izan zuten ibilgailu elektrikoa ezarri zen lehen urteetan, herrietan eta hirietan kargatzeko puntuak jarriz, erabilera publiko eta pribaturako".
Aurreikusitako hamar hitzaldiak eskualde guztietan egingo dituzte, eta Lursarea agentziako teknikariek kargatzeko guneak instalatzeko prozesua azalduko dute, baita horretarako dauden laguntza guztiak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Irunen edukiontzi bat erretzeagatik, eta azken hilabeteetako gertakarien atzean ote dagoen ikertzen ari dira
Ertzaintzak ikerketa zabalik du, atxilotuak azken bi hilabeteetan izan diren antzeko ekintzetan parte hartu ote duen jakiteko. Eraso horiek hainbat kalte eragin dituzte ibilgailuetan eta hiri-altzarietan.
Osasunak barne ikerketa abiatuko du Sadarren gertatutakoa argitzeko
Larunbatean izan ziren istiluak, estadioan bertan, Osasuna eta Real Madrilen arteko norgehiagoka amaitu ostean. Horietan, bi pertsona atxilotu zituzten (bat ospitalera eraman behar izan zuten) eta beste bat zauritu zuten.
Giro bikaina Kosner Baskoniaren finalaren atarian
Paolo Galbiatiren taldeak Errege Kopako finalerako txartela lortu du, Valentziako Roig Arena pabiloian Bartzelona menderatuta. Horrela, 17 urte geroago, Gasteizko taldeak beste final bat jokatuko du gaur iluntzean.
Euskadin bizi diren ukrainarrek Errusiaren "gerrako krimenak" salatu dituzte gerra piztu eta lau urtera
Ukraina-Euskadi elkarteak protesta ekitaldiak deitu ditu EAEko hiru hiriburuetan, Errusia eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik lau urte betetzear dauden honetan.
Ilusioa Kosner Baskoniako zaleen artean Gasteizko kaleetan, Kopako finalaren atarian, 17 urte geroago
Paolo Galbiatiren taldeak Errege Kopako finalerako txartela lortu du, Valentziako Roig Arena pabiloian Bartzelona menderatuta. Horrela, 17 urte geroago, Gasteizko taldeak beste final bat jokatuko du gaur, iluntzean.
Indarkeria matxistari aurre egiteko batasun politiko eta soziala eskatu du Chivitek
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak Tatianaren hilketa matxista gaitzetsi du, eta "bakean uzten ez gaituen gaitz honen" aurrean ekintza batasuna aldarrikatu du.
Ehunka pertsona bildu dira Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko, oraingoan Iruñean
Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Plataformak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretaratzea egin dute igande eguerdian Nafarroako hiriburuko Udaletxe plazan. Feministek azpimarratu dutenez, azken hilketa ez da kasu isolatu bat, "gure sistema patriarkalaren errepikapen bat baizik".
10.000 oilasko baino gehiago hil dira Alesbesko oilasko-etxalde batean izan den sutean
10.000 oilasko hil dira Alesbesko oilasko-etxalde batean piztu den sutean. Igande goizean izan dute horren berri, 08:36an, eta Nafarroako Suhiltzaileek eta Foruzaingoak esku hartu dute. Suak etxaldeko hiru eraikinetako bat kiskali du.
Sarrigurengo hiltzaile matxista astelehenean eramango dute epailearen aurrera
Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 2. Epaitegiak bideratuko du auzia. Bien bitartean, gaur beste elkarretaratze bat izan da Iruñean Tatianaren hilketa salatzeko.
Donostiako Udalak autobus geltokia handitzeko eta sartzeko tornuak jartzeko proposatuko du
Jon Insausti alkateak esan du denbora asko daramatela handitzeko proiektua lantzen, "argi geneukalako txiki geratu dela". Horren hitzetan, itxaroteko espazioa handitu eta segurtasuna bermatu nahi dute, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Adifen laguntza izango dute horretarako.