Jazoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

15 urteko gazte bat haren ohean hilik aurkitu dute Santurtzin, kolpe ugari zituela

Adingabearen gorpuari egindako autopsiaren arabera, indarkeriazko heriotza izan da, balizko eraso baten ondorioz. Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.
Santurtziko Kabiezes auzoan 15 urteko mutil bat hilda aurkitu dute bere etxean, ohean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, itxura guztien arabera homizidio bat izan liteke. Adin txikikoa jasotako kolpeen ostean hil da.
18:00 - 20:00
Santurtziko 15 urteko gazte baten heriotza, ikerketapean

15 urteko gazte bat haren ohean hilik aurkitu dute ostiral honetan, horren etxebizitzan, Santurtzin, Ertzaintzak adierazi duenez. EAEko Poliziak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Adingabearen hainbat senidek aurkitu dute gaztea, hilik, gorputzean kolpe ugari zituela. Larrialdietarako Zerbitzuak bertaratu dira, eta gaztea berpizten saiatu dira, baina azkenean haren heriotza egiaztatu dute.

Orduan, protokoloa abiatu eta ikerketa ireki du Ertzaintzak. Gaztearen gorpua Bilboko Auzitegi Mediku Institutura eraman dute eta gaur autopsia egin diote. Horren arabera, indarkeriazko heriotza izan da, balizko eraso baten ondorioz.  

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X