Kartzelatu egin dute San Fermin eguneko prozesioan udaltzain bati ustez ukabilkada bat eman zion pertsona
Epaileak behin-behineko eta bermerik gabeko espetxealdia ezarri dio uztailaren 7an Iruñean, San Fermin eguneko prozesioan izandako istiluetan, udaltzain bati ustez ukabilkada bat eman zion pertsonari, Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.
Hain zuzen ere, epaileak desordena publikoak, agintarien aurkako atentatua, lesioak eta gorroto delituak egotzi dizkio.
Arratsaldean epailearen esku utzi dituzten beste lau pertsonak, aldiz, aske utzi dituzte, baina kargu hauek egotzita: desordena publikoak, gorro delitua eta agintarien aurkako atentatua. Horrenbestez, auzitegian agertu beharko dute astero.
Istiluen ostean, guztira zortzi pertsona atxilotu zituzten. Beste hirurak gaur goizean utzi dituzte aske.
Iruñeko Udala auzian azaldu egingo da herri akusazio gisa.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda