BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hilotz bat topatu dute Zornotzako erreka batean

Gorpua 14:30ak inguruan aurkitu dute Garitondo errekan, eta Ertzaintzak gertakaria argitzeko ikerketa abiatu du.

Gizon baten hilotza topatu dute arratsalde honetan Zornotzako Garitondo errekan, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Gorpua 14:30ak inguruan aurkitu dute Luis Urrengoetxea etorbidea zeharkatzen duen errekan, eta Ertzaintzak gertakaria argitzeko ikerketa abiatu du.

Alabaina, oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman, eta ez dute biktimaren nortasuna jakinarazi.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X