33 urteko gizon batek ama labankadaz hil du Gironan
Esquadra Mossoek 33 urteko gizon bat atxilotu dute Maçanet de la Selva udalerrian (Girona), agerraldi psikotiko batean ama labankadaz hil ostean, Polizia iturriek jakitera eman dutenez.
Krimena larunbat honetako 11:50ak aldera jazo da. Kalean zauritutako emakumezko baten berri izan dute Maçanet de la Selva udalerriko Udaltzaingoak eta Esquadra Mossoek. Bertaratu dira, baita anbulantzia bat ere, baina ezin izan dute biktima berpiztu.
Ordu batzuk geroago, Esquadra Mossoen Gironako Ikerketa Kriminalerako Taldeak haren semea atxilotu du, udalerri berean. Gertaeraren nondik norakoak argitzen ari dira.
Dirudienez, emakumezkoari eraso egin zioten familia-etxebizitzan izandako liskar batean.
Maçanet de la Selva udalerriko Udalak jazoera deitoratu eta gaitzetsi du. Iganderako dolu-eguna izendatu du, eta larunbat honetan, 20:00etan, udaletxeko plazan minutu bateko isilunea egitera deitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda