Eusko Jaurlaritzak Osasun Publikoaren Lege proiektua onartu du
Eusko Jaurlaritzak Osasun Publikoaren Lege proiektua onartu du astearte honetan, gobernu-bileran. Lege proiektuaren helburua da euskal gizartearen osasun-arloko premia eta eskari berriei erantzun eraginkorra eta integrala emateko lege-esparru batez hornitzea.
Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak prentsa-ohar bidez adierazi duenez, Lege proiektuaren jomuga nagusia da "euskal herritarren osasuna interes goreneko ondasun publiko gisa babestea eta sustatzea, eta pertsonek osasunaren, aukera-berdintasunaren eta ekitatearen arloetan dituzten eskubideak bermatzea".
Osasun sailburu Gotzone Sagarduik azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzaren legegintza-egutegian bere gain hartutako konpromisoa beteko da. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrera igorriko du aurreproiektua, eztabaidatu dadin, eta, hala badagokio, Euskadin osasun publikoa espezifikoki arautuko duen lehen legea izango litzatekeena onar dadin.
"25 urte hauetan", dio iturriak, "osasun publikoaren kontzeptuak berak bilakaera izan du, eta osasun-sistematik osasunaren determinatzaileetan eragina duten gainerako esparruetara hedatu da. Ildo horretan, covid-a19aren pandemiak guztiz agerian jarri du dimentsio berri hori".
Osasuna, politika guztietan
Lege-proposamenak Eusko Jaurlaritzaren ekintzaren zutabeetako bat den osasuna politika guztietan printzipioan sakontzen du, "osasunaren determinatzaileetan eraginkortasun handiagoarekin jarduteko", eta argi eta garbi zehazten ditu "esparru horretako eskumenak, prestazioak eta zerbitzuak".
Horren ondorioz, dio oharrak, "Euskadiko Osasun Publikoko Sistema sare egituratua izango da, osasun-sistemarekin eta administrazio publikoekin koordinatua, eta koordinatzeko eta parte hartzeko bi organo izango ditu; alde batetik, Osasun Publikoaren Euskal Kontseilua egongo da, eta honako hauek dira osatuko dute: Unibertsitateak, Emakundek, GKEek, kontsumitzaileek, Osakidetzak, komunikabideek, Gazteriaren Kontseiluak, pentsiodunek eta erretiratuek, auzo-elkarteek eta gizarte zibilaren gainerakoak; bestetik, Osasun Publikoaren Erakunde arteko Batzordea ere izango da. Hori osasunean eragina duten Eusko Jaurlaritzako Sailen, Udalen eta Foru Aldundien artean koordinatzeko foroa izango da".
Proposatutako testuak Euskadiko Osasun Publikoko Sistemaren funtzio eta jarduketa nagusiak zehazten ditu; laburbilduz, honako hauek dira: herritarren osasunaren eta ongizatearen zaintza (horretarako, Osasun Publikoaren Zaintza Sarea izango da funtsezko tresna); osasun-arazoen prebentzioa, eta halaber, espezifikoki, adikzioen eta mendekotasunen prebentzioa; osasunaren sustapena, gizarte-determinatzaileetara zein jokabide osasungarri indibidualetara bideratua; osasunaren babesa, elikadura-segurtasuna eta ingurumen-osasuna barnean hartuta; osasun-larrialdietan jardutea; eskola-osasuna; lan-osasuna; Euskadiko osasun publikoko laborategia; osasun publikoaren arloko informazioa eta ezagutzaren hedapena; prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza, eta osasun-agintaritza baliatzea, kontrola eta zehapenak barnean hartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxan da Astigarraga ospitaleekin eta unibertsitateekin lotzen dituen Lurraldebus BU14ren linea berria
Lineak astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, orduero. Lehen bidaia 07:15ean aterako da, Astigarragatik, eta, azkena, 21:25ean. Kontrako noranzkoan, lehen autobusa 08:00etan aterako da unibertsitateetatik, eta azkena, 22:00etan.
Zabalik da Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeetan izena emateko epea
Familiek eskabidea online zein aurrez aurre aurkeztu ahal izango dute, haur-eskolen sare publikoko edozein ikastetxetan, lehentasunaren arabera ordenaturik, maiatzaren 4ra bitartean. Behin betiko zerrendak ekainaren 26an argitaratuko dira.
Albiste izango dira: Emakume baten heriotza Iruñean, Magyarrek supergehiengoa lortu du Hungarian eta Trumpek Ormuzen blokeoa iragarri du
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
54 urteko motor gidari bat hil da AP-8 autobidean, Zarautzen
Ezbeharra 09:00ak aldera jazo da, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Etxera itzuli dira Ordizian su hartu zuen eraikineko bizilagunak
Bi familia, baina, ezin izan dira etxera bueltatu, suak belztuta utzi baitu haien etxebizitza. Ilunpe tabernan ere kalte handiak eragin ditu suteak. Hodi bat hautsi da, eta ura etengabe erori omen da bertara.
Gizon bat atxilotu dute Iurretako paper fabrikan izandako sutean nahasita dagoelakoan
36 urteko gizona, enpresako langilea, atzo goizean atxilotu zuten, kalteak egitea egotzita, eta gaur eraman dute epailearen aurrera. Ikerketak irekita jarraitzen du.
Emakume bat hil da Iruñean etxebizitza batetik erorita, eta gizon bat atxilotu dute
Nafarroako hiriburuko Sanduzelai auzoan jazo da. Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du, indarkeria matxistagatik epaitu ostean ezarri zioten urruntze agindua urratzeagatik, eta ikerketa abiatu du hilketa matxista izan den argitzeko.
Basauriko hilketa matxistaren ustezko egilea espetxeratu dute, indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita
Bilboko Udaltzaingoak ostiral gauean atxilotu zuen, lapurtzeko asmoz bi gizon jotzea egotzita. Ordu batzuk lehenago, arratsaldean, beste pertsona batek haren kontrako salaketa jarri zuen, lesio larriak eragitea egotzita. Duela astebete pasatxo utzi zuen aske Bilboko Guardiako Epaitegiak.
Emakume baten gorpua aurkitu dute Zumaiako Itzurun hondartzan
Paseatzen ari zen pertsona batek aurkitu du hilotza, eta indarkeria zantzurik ez badu ere, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita
Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.