Aurreneko zantzuen arabera, Zarrakazteluko sutea nahita piztu zuten, eta egilea bilatzen ari dira
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak baieztatu duenez, "aurreneko zantzuen arabera", Zarrakazteluko sutea nahita piztu zuten, eta "egilea nor izan den zehazteko" lanean ari dira.
"Ikertzen ari dira, Guardia Zibila lanean ari da, Sepronaren bidez", azaldu du Remirezek, prentsaurrekoan. Azpimarratu duenez, Foruzaingoak zein Guardia Zibilak "profesional apartak dituzte lanean, erantzukizunak aurkitzeko orduan nahikoa tematuak, eta bilatuko dituzte".
Gainera, "sute delitua zigor kodean jasota dago, espetxe-zigor nahiko luzeekin", gogorarazi du kontseilariak.
"Gizartearen gehiengo zabal batek egiten duena aldarrikatu behar dugu; hau da, erantzukizuna eta baso-sute arriskuko jokabideak murriztu", adierazi du.
"Suteak piztu nahi dutenei mezu oso argia: Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta gainerako poliziek estu hartuko dituzte, erantzukizunak zehazteko eta justiziaren aurrean ordain dezaten", ohartarazi du Remirezek.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda