Nafarroan indarkeria matxista sufritu duten 1.260 emakume artatu zituzten 2021ean
2021ean, 1.260 emakume eta 70 adingabe artatu zituen emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei laguntzeko Nafarroako Gobernuaren Arreta Integralerako Taldeak. Kopuru horrek % 26,76ko gorakada izan du 2020ko datuekin alderatuta.
Horrez gain, 144 emakumek eta 139 adingabek erabili zituzten iaz Nafarroako Gobernuaren larrialdi zentroak, aterpetxeak eta bost etxebizitza sozialak.
Datu horiek emakumeen aurkako indarkeriari buruzko urteko txostenean ageri dira, eta dokumentua gaur onartu dute Batzorde Iraunkorrean.
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi du ezinbestekoa dela erakundeak eta administrazioak elkarlanean aritzea, "arazo larri honi aurre egiteko".
Halaber, esan du bere Gobernuak "zeharkako ikuspegiarekin" lan egiten duela emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko eta indarkeria matxistarik gabeko gizartea eraikitzeko.
Horrez gain, Chivitek gogoan izan ditu 2021etik hona Nafarroan eraildako bi emakumeak: Pilar Berrio eta Sara Pina.
Bestalde, Mari Cruz Lerga Berdintasunaren Nafarroako Institutuko zuzendariordeak nabarmendu du erakundeen arteko elkarlana "ona" dela, baina erantsi du oraindik asko dutela egiteko.
Ildo horretan, ohartarazi du indarkeria matxista sufritzen duten emakumeen % 80k ez dutela salaketarik jartzen.
"Indarkeria matxistarekin amaitu nahi bada, ezinbestekoa da emakumeek pairatzen dituzten desberdintasunekin behin betiko bukatzea", berretsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan piztutako sutearen biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are, atzotik "parametroek behera egin dute", euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, kiskalitako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
Ilara luzeak daude oraindik N-1 errepidean, Andoain parean, bi kamioik eta auto batek istripua izan dutela eta
Ezbeharra 15:15ean jazo da. Donostiara bidean, errei bat zabaldu dute, baina bost kilometroko pilaketak daude oraindik. Gasteizerako bidea zabalik dago, eta ez dago ilararik. Istripuan ez da inor zauritu.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakeragatik
31 urteko gizon bat larri zauritu zuen, hiru labankada emanda, eta biharamunean atxilotu zuten, Zazpikaleetan.
Bi pertsona hipotermiak jota erreskatatu dituzte Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak ur motorrekin iritsi dira Tximistarrira, eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak portura eraman dituzte, eta handik ospitalera.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.
Elortzibarko alkatea: "Noaingo gas leherketak kaltetutakoen egoera jasanezina da"
2025eko urtarrilean izan zen leherketaren kasua epaitegietan dago; beraz, aseguru etxeek ez dute ordainketarik egingo prozesua amaitu arte. Familia asko bizi ezin diren etxe baten hipoteka eta alokairua ordaintzen ari dira.
Elkarretaratze jendetsua Santurtzin, 19 urteko neska bati egindako sexu erasoa gaitzesteko
Dozenaka pertsona bildu dira eguerdian Santurtziko udaletxearen aurrean, "Santurtzin, eraso matxistei ez" leloa zuen pankarta baten atzean.