Mugikortasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Autobus elektriko batek Illunbeko aparkalekua eta Donostiako erdialdea lotuko ditu

Etorkizunean zerbitzuak doakoa izateari utziko dio. Horrela, aparkalekuak tarifa murriztua izango du, autobus elektrikoaren bidaia-txartela barne. Autobusak egun osoa emango du martxan, printzipioz, Aste Santuan, Eguberrietan eta udan.
Autobus zerbitzua. Argazkia: EFE
Autobus zerbitzua. Argazkia: EFE

Autobus elektriko batek Illunbeko aparkalekua eta Donostiako erdialdea lotuko ditu. Zerbitzua aurten sendotu da; izan ere, erabilera bikoiztu du 2020 urtearekin alderatuta. Ibilgailu elektrikoa Europar Batasuneko Next funtsekin finantzatu dute.

Javier Hurtado Turismo sailburuak eta Cristian Lage Donostiako Turismo Jasangarrirako zinegotziak ekimena aurkeztu dute, Euskadiko Jasangarritasun Turistiko Planaren baitan.

Iragan udan zerbitzua eskaintzea ezinezkoa izan zen, Illunbe covid-19aren aurkako txertaketa zentro bilakatu zelako. 2020ko udan, ostera, martxan egon zen, pandemia urtearen udako "oasi" txikia aprobetxatuz, Lagek gogorarazi duenez. Donostiara "bisitari asko" heldu ziren, horietako asko autoan, beste garraiobide batzuetan indarrean zeuden murrizketen ondorioz, erantsi du.

Aurtengo udak erabiltzaile kopurua bikoiztu du, 2020 urtearekin alderatuta. Egun batzuetan 1.000 bidaiari baino gehiago izan dira. Hala ere, Lagek ohartarazi du etorkizunean zerbitzuak doakoa izateari utziko diola; izan ere, pandemiaren ostean merkataritza eta ostalaritza laguntzeko neurri bezala dute orain.

Lagek aurreratu duenez, aparkalekuak tarifa murriztua izango du, autobus elektrikoaren bidaia-txartela barne. Autobusak egun osoa emango du martxan, printzipioz, Aste Santuan, Eguberrietan eta udan.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X