NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Lerinen, ama kotxearekin harrapatu ostean

Mutilak eztabaida egin zuen gurasoekin, eta, ama harrapatu ostean, ihes egin zuen. Ustezko lesio delitu bat egotzita atxilotu zuten.
Larrialdi zerbitzuak tokira gerturatu ziren unea. Argazkia: EFE.
Larrialdi zerbitzuak tokira gerturatu ziren unea. Argazkia: EFE.

Gizon bat atxilotu zuten astearte honetan Lerinen, Nafarroan, ama kotxearekin harrapatu ostean.

Foruzaingoaren arabera, mutilak eztabaida egin zuen gurasoekin, eta ama kotxearekin nahita harrapatu zuen. Ondoren, ihes egin zuen.

Gizona geroago atxilotu zuen Allo herrian, ustezko lesio delitu bat egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X