BILBOKO ASTE NAGUSIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

16 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko lehenengo gauean

Hiru lesio-delitu, hamar ebasketa eta 109 lapurreta izan dira. Atxilotu horietako 12k erlazioa dute gauean zehar izandako lapurretekin. Horietako batzuk indarkeria erabilita izan dira.

16 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko lehenengo gauean.

Udal iturriek aditzera eman dutenez, hiru lesio-delitu, hamar ebasketa eta 109 lapurreta izan dira, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren datu bateratuen arabera.

Datua aurreko urteetan izandako delitu-kopuruaren antzekoa da, baina atxilotuen kopurua handiago da.

Atxilotu horietako 12k erlazioa dute gauean zehar izandako lapurretekin. Horietako batzuk indarkeria erabilita izan dira.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak "poliziaren presentzia nabarmena" azpimarratu du igande goizean, pertsona horien atxiloketa ahalbidetu duelako. Atxiloketa horiei esker, lapurtutako mugikor batzuk berreskuratu ahal izan dituzte.

Aurtengo lapurreten datuak, momentuz, 2019koekin alderatuta berdin mantentzen dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X