Nola eragingo dio zirkulazioari ostegunean Bilbon hasiko den Vueltako etapak?
2022ko Espainiako Vueltako bosgarren etapak Bilbon izan du helmuga, asteazkenean, abuztuak 24, eta seigarren etapak, ostegunean, hilak 25, Bilbotik abiatuko da. Hain zuzen ere, asteazkeneko etapa Kale Nagusiko 62an amaitu da, eta ostegunekoa San Mamesen aurrealdean dagoen zabaldegitik irtengo da.
Jarraian, zehaztu egingo dugu nola eragingo dieten 2022ko Espainiako Vueltako Bilboko etapek hiriko zirkulazioari eta mugikortasunari, bai eta ordutegi guztiak ere.
OSTEGUNA, ABUZTUAK 25
Espainiako Vueltako osteguneko etapa, aurtengo seigarrena bera, Bilbon hasiko da. 181,2 kilometro eginda, Kantabrian amaituko da, Jano gainean, San Miguel de Aguayon.
Zein ordutan hasiko da osteguneko etapa? 12:20an. Publizitate-karabana 10:55ean hasiko da igarotzen.
Non dago irteera? San Mameseko zabaldegian.
Zein ordutan irtengo da lasterketa Bilbotik? 12:37an. Zorrotzatik aterako da.
Ostegunean kontuan izateko neurriak:
Nondik ezingo da zirkulatu
8:30etik 13:30era bitartean, gutxi gorabehera, Luis Briñas kalea itxiko dute, Felipe Serrate eta Urkixo zumarkalearen artean.
Eragina, Bilbobus zerbitzuari:
Aurreko egunean bezala, Bilbobuseko zerbitzu gehienetan izango dute eragina zirkulazioaren eta mugikortasunaren gaineko neurriek, Sare sozialetan, informazio-paneletan eta autobus-geltokietan ari da Udala horien berri ematen, eta www.bilbao.eus/bilbobus web orria eta 010 telefono-zenbakia jarri ditu, halaber, herritarren eskura.
Eragina, Bizkaibuseko zerbitzuari:
Neurriek nolabaiteko eragina izango dute Bizkaibus zerbitzuan, bai eta Termibusen dauden linea eta konpainia guztietan.
Eragina, taxi-zerbitzuari:
Lasterketako gunean dauden taxi-geltoki guztiak kenduko dituzte.
Eragina, aparkalekuetan:
17:00etara arte, gutxi gorabehera, kendu egingo dituzte San Mames inguruko aparkalekuak, partidak edo ekitaldiak izaten direnetan ohi den bezala.
Urkixo zumarkalean, Felipe Serrate kalearen eta Juan Antonio Zunzunegi etorbidearen artean.
Rafael Moreno "Pitxitxi" pasealekuan.
Felipe Serrate kalea
Ventosa bidea.
Telmo Zarra kalea.
Luis Briñas kalean, Felipe Serrate kalearen eta Juan Antonio Zunzunegui etorbidearen artean.
Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
ASTEAZKENEAN IZAN DEN ERAGINA
Asteazkeneko etapa 2022ko Espainiako Vueltako bosgarrena da. Irunen izango da irteera, eta Bilbon amaituko da, txirrindulariek 187,2 kilometro eginda.
Zein ordutan amaituko da asteazkeneko etapa? 17:18an, txirrindulariek antolatzaileek aurreikusitako abiadarik handienean egiten badute etapa; eta 17:45ean, aldiz, ordutegirik geldoena burutuz gero.
Non dago helmuga? Kale Nagusiko 62an, Areilza Doktorearen kalearekin duen bidegurutzetik oso gertu.
Zein ordutan sartuko da lasterketa Bilbon? Etapa Vivero igo ostean iritsiko da Bilbora. Txirrindulariek bi aldiz igoko dute Vivero. Lehenengoa, 16:17-16:38 bitartean egingo dutela aurreikusi dute; bigarrena, 16:58tik 17:23ra bitartean. Azken hori eginda, berriro ere sartuko da lasterketa Bilbon, etapako azken kilometroak egiteko. Txirrindulariak Santo Domingo errepidetik sartuko dira hirira.
Asteazkenean kontuan izateko neurriak:
Nondik ezingo da zirkulatu
Abuztuaren 23ko (asteartea) 21:00etatik abuztuaren 24ko 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, bidea itxiko da Gregorio de la Revilla kalean eta Maria Diaz de Haro kalean, Kale Nagusiaren eta Rodriguez Arias kalearen artean.
15:15etik 17:50era bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazioaren noranzko bietan itxiko da BI-3741 errepidea, Viverotik Enekuriraino, Artxanda-Egirleta eta Enekuri-Artxanda errepideen artean.
Udalak zehaztu du laguntzaileak izango direla sarbide guztietan eta aurreko bidegurutzeetan, ordezko bideak, garajeak, aparkalekuak eta abarrak daudenean, ibilgailurik ez dadin sartu lasterketa-eremuan.
Deustu eta Zorrotzaurre
15:15etik 17:50era, gutxi gorabehera, bide hauek itxiko dituzte zirkulaziorako:
Egirleta-Artxanda eta Enekuri-Artxanda errepideak.
Enekuri etorbidea-Bernaola tunela (sartzean).
Morgan kalea eta Bernaola tunelaren gurutzea.
Zorrotzaurre, larrialdiak izan ezik.
Sartzeko eta irteteko, hauek baimenduko dituzte:
Egirleta-Artxanda eta Enekuri-Artxanda errepideetarako, Artxandako Funikularraren eta kiroldegiaren ingurua izango da, Sanrokebidetik hasita, Sondikatik.
Enekuri etorbidea-Bernaola tunelerako: irteteko, Enekuri etorbidea.
Morgan kalea eta Bernaola tunelaren gurutzerako, Madariaga etorbidetik joan behar da.
Abando
15:15etik 17:50era, gutxi gorabehera, bide hauek itxiko dituzte zirkulaziorako:
Moyua plaza – Recalde zumarkalea – Salbe zubia ibilbidean itxi egingo dira zeharkako kaleetako sarreran, aurreko etxadietatik.
Abandoko guneetako lotura, zirkuituaren alde bietan, Deustuko zubitik egingo da. Hauek izango dira ibilbide bakarrak:
Unibertsitate etorbidea - Campo Volantin pasealekua – Udaletxeko zubia. Eta: Deustuko zubia - Euskadi plaza - Ramón Rubial - Abandoibarra etorbidea -Uribitarte - Barroeta Aldamar - Ibáñez de Bilbao.
Eta kontrako noranzkoan: Uribitarte pasealekua- Abandoibarra etorbidea - Leizaola Lehendakaria–Euskadi plaza – Deustuko zubia.
Halaber, kale hauek itxiko dituzte zirkulaziorako:
Anselmo Clave, 00:00etatik 24:00etara.
Kale Nagusia, Jesusen Bihotza plazaren eta Moyua plazaren artean, 06:00etatik 24:00etara.
Abandotik eta Indautxutik sartzeko edo irteteko, Juan de Garay - Miraflores zubia – Deustuko zubia erabiltzea gomendatzen da. Eta denbora horretan ibilgailu pribatua ez erabiltzea gomendatzen da
Uribarri
15:20tik 17:10era, gutxi gorabehera, bide hauek itxiko dira zirkulaziorako:
Maurice Ravel etorbidea-Zumalacarregui etorbidea, Guridi Musikariaren plazaren eta
N-634 errepidearen artean; horren ondorioz, ibilbidearen zeharkako kaleak itxiko dira.
Sartzeko eta irteteko hauek baimenduko dituzte:
Loruri-Uribarri-Zurbaran eta Begoña:
Sarrerak: Loruri zeharkalea-Etxezuri kalea; Izaro Mendia; eta Ugatz Parrokoaren zeharkalea.
Irteerak: irteera bakarra Zumaia eta San Isidro kaleetara sartuta eta Ugatz Parrokoaren zeharkaletik irtenda.
Mirador a Bilbao etxaldeko bizilagunek Loruri zeharkaletik izango dute irteera.
Txurdinaga-Santutxu: Enrique Ibarreta, Ornilla Doktorea edo Jesus Galindez kaleetatik egingo dute lotura.
Olabeaga
15:15etik 17:50era bitartean, gutxi gorabehera, Olabeaga auzoan ezin izango da sartu edo irten (larrialdiak izan ezik) Jesusen Bihotza plazatik, eta, beraz, ez da Bilbobus zerbitzurik izango.
Olabeaga aldapatik sartu eta irteteko baimena izango da (2,7 metrotik beherako ibilgailuak), Ventosa bidea itxita egongo baita.
Eragina, Bilbobus zerbitzuari:
Bilbobuseko zerbitzu gehienetan izango dute eragina zirkulazioaren eta mugikortasunaren gaineko neurri horiek guztiek, Udalak jakitera eman duenez. Sare sozialetan, informazio-paneletan eta autobus-geltokietan ari da Udala horien berri ematen, eta Bilbobusen web orria eta 010 telefono-zenbakia jarri ditu, halaber, herritarren eskura.
Eragina, Bizkaibuseko zerbitzuari:
Neurri guztiek, nolabait, Bizkaibus zerbitzuari eragingo diete, bai eta Termibusen dauden línea eta konpainia guztiei ere.
Eragina, taxi-zerbitzuari:
Lasterketako gunean dauden taxi-geltoki guztiak kenduko dituzte.
Eragina, aparkalekuetan eta garajeetan:
06:00ak eta 21:00ak bitartean, gutxi gorabehera, garaje hauetako sarrera-irteeretan eragozpenak izango dira:
Egoiliarren aparkalekuak:
Basterra: sarrera eta irteera Abandoibarra etorbidetik.
Casilda Iturrizar: Máximo Agirre kaleko sarbidea itxita egongo da.
Areiltza Doktorea 1: irteera kontrako bidetik, Areiltza Doktorearen kaletik, Rodriguez Arias kalera iritsi arte.
Eskolapioak: sarrera kontrako bidetik, Henao kaletik, Heros kalera iritsi arte.
Campuzano plaza: sarrera kontrako bidetik, Gregorio de la Revilla kaletik, Rodriguez Arias kaleraino.
Abuztuaren 23ko 21:00etatik abuztuaren 24ko 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, helmugatik gertu dauden aparkalekuak kenduko dituzte (helmuga, arestian esan bezala, Kale Nagusiaren amaieran egongo da, 62. zenbakian). Zehazki, kale hauetan:
Kale Nagusian, Moyua plazatik Jesusen Bihotzeraino.
Maximo Agirre kalean, Elcano eta Rodriguez Arias kaleen artean.
Rodriguez Arias kalean, Recalde zumarkaletik Sabino Arana etorbideraino.
Maria Diaz de Haron, Kale Nagusiaren eta Rodriguez Arias kalearen artean.
Areiltza doktorearen zumarkalean.
Okupatuko den gunean, Udalak hesiak jarriko ditu aurretiaz. Inguru horretako garajeetako sarrera-irteeretan eta aparkalekuetan ere murrizketak egongo dira. Ahal dela, Udalaren gomendioa da ez erabiltzea ibilgailu pribatua ordu horietan.
Abuztuaren 23an (asteartea) 14:00etan hasi eta abuztuaren 25eko 17:00etara arte, gutxi gorabehera, kendu egingo dituzte San Mames inguruko aparkalekuak, partidak edo ekitaldiak izaten direnetan ohi den bezala.
Urkixo zumarkalean, Felipe Serrate kalearen eta Juan Antonio Zunzunegi etorbidearen artean.
Rafael Moreno "Pitxitxi" pasealekuan.
Felipe Serrate kalea
Ventosa bidea.
Telmo Zarra kalea.
Luis Briñas kalean, Felipe Serrate kalearen eta Juan Antonio Zunzunegui etorbidearen artean.
Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.
Albiste gehiago gizartea
Adunako prostituzio-etxe bateko arduraduna atxilotu dute, sexu esplotazioa eta sexu eraso baten saiakera leporatuta
Lokaleko langileetako batek tratu umiliagarria jasan zuela eta drogak kontsumitzera behartu zutela salatu zuen, besteak beste.
Elkar argitaletxeak erabaki du Igartza bekarekin ez jarraitzea, CAFek Israelekin duen lotura dela eta
Saioa Alkaiza bertsolari eta idazleak sariari uko egin eta hamar egunera iritsi da Elkarren erabakia. “Palestinar herriaren kontra gauzatzen ari den genozidioan CAFek duen inplikazioa" salatu zuen sortzaile iruindarrak.
Donostian izandako azken sexu erasoa salatzeko bilkura egin dute hiriko udaletxe atarian
45 urteko gizon bat atxilotu dute joan den ostiralean emakume batek jasandako sexu-erasoaren egilea izatea egotzita. Emakumeak ertzain-etxean salatu zuenez, gizonak sexu-erasoa egiteaz gain, zer egiten zuen eta norekin zegoen kontrolatzen zuen, eta lagunak ikustea debekatzen zion.
Euskal Sagardoak 2025eko sagar-uzta aurkeztu du Altzon
Aurtengoa sagar urtea dela ziurtatu dute, eta azken urtean bildutako sagar kopurua bikoiztea espero dute. Iaz ez bezala, aurtengo sagar uztak itxura oso ona du.
Osakidetzak 48 urtera zabalduko du bularreko minbizia detektatzeko baheketa
Osakidetzako Protonterapia Unitate berriaren obrak bisitatu ditu Imanol Pradales lehendakariak, eta bertan egin du iragarpena.
Bilboko hilketagatik atxilotutakoak ez dira indarkeriazko taldeetako kideak, Ertzaintzako buruaren arabera
"Etxerako bidean elkar ezagutzen ez zuten bi gazte taldekoak ziren" hiru atxilotuak eta hildakoa. Dirudienez, elkarri irainka hasi ziren, eta azkenean liskarra gertatu zen. Ertzaintzaren buruak errefusatu du atxilotuek talde edo indarkeriazko taldeekin lotura dutenik.

Urolako eta Goierriko adingabeen odolean konposatu kimikoak daudela baieztatu dute
EHUren azterketa batek ondorioztatu du adin txikikoetan aurkitutako PFAS konposatu kimikoen mailek ez dutela arrisku larririk eragiten osasunerako, baina zaintza indartzeko premia ohartarazi du.
Espainiako Gobernua Gasteizko errefuxiatuen zentroaren edukiera murrizteko proposamenaren "bideragarritasuna" aztertzen ari da
Gobernuak Euskadin duen ordezkaria "bat dator" eta "ulertzen du" baliabide horretako plazak 350etik 200era murrizteko Maider Etxebarria Gasteizko alkateak egindako eskaera.

Bilbon lurreratzekoak ziren zazpi hegazkin beste aireportuetara bideratu behar izan dituzte, lainoagatik
Madriletik, Alacantetik, Basileatik, Bartzelonatik, Vienatik eta Paristik goizeko lehen orduko zetozen hegaldiak Santanderrera bideratu dituzte. Horietako bat Madrilera itzuli behar izan da, eta beste bat Zaragozara bidali dute. Loiuko aireportuan zabaldutako laino mardulagatik gertatu dira gorabeherak.
Sute batek Renfeko aldirietako tren-zirkulazioa etenarazi du Santurtzin, Peñotako geltokian
Bestalde, sutearen ondorioz, Bilbo eta Santurtzi arteko tentsio elektrikoa kaltetu da, eta horrek atzerapenak eragin ditu C1 eta C2 lineetan.