TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak AP-8an Irunen eta A-1ean Gasteizen

9 kilometroko pilaketak daude uneotan Biriatun Baionako norantzan eta 4 kilometrokoak A-1ean Gasteizen, Irungo noranzkoan.
Trafikoaren egoera AP-8an Irunen, Baionako noranzkoan.
Trafikoaren egoera AP-8an Irunen, Baionako noranzkoan. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza.

AP-8an Biriatuko ordainleku paretik hasita, bederatzi kilometrorainoko auto-ilarak eratu dira Baionako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez. 

Era berean, autoak pilatzen ari dira A-1ean Gasteizen Irungo noranzkoan ere. Une honetan 4 kilometrokoak dira ilarak.  

Halaber, arratsaldeko lehen orduetan Zarauzko ordainlekuak Irungo noranzkoan eratu diren ilarak amaitu dira dagoeneko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X