Abortuaren legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baimenik gabeko abortua 16 urtetik aurrera, doako pilula eta hilerokoagatiko bajak, Abortuaren Legearen gakoak

Ministroen Kontseiluak asteartean onartu du Berdintasun Ministerioak bultzatutako Sexu Osasunari buruzko Legearen erreforma. Orain Parlamentuan eztabaidatu beharko da.
Abortuaren legezkotasunaren aldeko afixa. EITBren bide batetik ateratako irudia.
Abortuaren legezkotasunaren aldeko afixa. EITBren bide batetik ateratako irudia.

Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu du Ministroen Kontseiluan Berdintasun Ministerioak bultzatutako abortuaren Legearen erreforma. Besteak beste, 16 eta 17 urte bitarteko adingabeei gurasoen baimenik gabe abortatzeko aukera emango zaie, biharamuneko pilula doan banatuko da, eta hileko mingarriengatiko baja hartzeko aukera ezarriko da.

Arauak maiatzean jaso zuen Gobernuaren argi berdea, eta Fiskaltzaren, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Estatu Kontseiluaren nahitaezko txostenak eta beste ministerio batzuen ekarpenak jaso ondoren, Ministroen Kontseilura itzuli zen tramitazioaren lehen fasea amaitzeko. Kontseiluan onartuta, Parlamentura igaroko da.

Erreforma horren punturik aipagarrienen artean dago 16 urtetik gorako adingabeei haurdunaldia gurasoen baimenik gabe borondatez eten ahal izateko aukera ematen dien neurria; gainera, nahitaezko hiru hausnarketa egunak ezabatzen ditu, eta haurdunaldia borondatez eteteagatik baja ezgaitzailea hartzeko aukera izango dute emakumeek, eta asistentzia zerbitzu integrala eta espezializatua eskainiko zaie.

Era berean, kontzientzia eragozpenerako eskubidea bermatzen du, Eutanasiaren Legean bezala arautzen dena, era horretan, haurdunaldia borondatez eteteko langileak beti prest egongo direla bermatuko da. Gainera, kontzientzia eragozpenaren aitorpena osasun publikoan eta pribatuan aplikatuko da, hau da, publikoan abortatzeari uko egin dionak ezingo du aborturik egin sare pribatuan.

Arau horrek jasotzen dituen neurrien artean dago, halaber, osasun zentroek eta sexu- eta ugalketa-osasuneko zerbitzu zentroek biharamuneko pilula doan banatzea.

Abortuaren legearen erreformak hilekoaren ondoriozko pobrezia ere aipatzen du. Horrela, azken belaunaldiko pilula antikontzeptiboak Gizarte Segurantzaren kontu izango dira berriro, eta gizonezkoen kontrazepzio metodoak sustatuko dira.

Erreportaje hau zure interesekoa izan daiteke: Hilekoarekin, gorriak ikusi

Bestalde, lege honek atal bat eskaintzen die emakumeen hilekoaren osasunari buruzko eskubideei bizitzako etapa guztietan, eta hor sartzen da hileko mingarriak eta ezgaitzaileak dituzten emakumeentzako baja espezifikoa. Era berean, institutuetan, espetxeetan, emakumearen zentroetan edo gizarte etxeetan hilekoaren osasuneko produktuak doan banatuko dira, hala nola tanpoiak, konpresak edo hilekoaren kopa, betiere hilekoaren pobreziarekin amaitzeko helburuarekin.

Sexu hezkuntzari buruzko kanpainei lotutako antisorgailuen doako banaketa ere jasotzen da.

Arau berriak haurdunaldiaren etapa guztietan jardunbide egokiak sustatzeko neurriak jasotzen ditu, batez ere erditzean eta erditu ostean; besteak beste, haurdunaldiaren 39. astetik aurrera erditze aurreko baja bat hartzea, amatasun baimenaren egunik kontsumituko ez duena.

Halere, arauak ez du jasoko hilekorako produktuen BEZaren jaitsierarik (konpresak, tanpoiak, kopak...); orain, % 10eko errekargua dute horiek.

Era berean, arauak ez ditu jazarriko atzerrian haurdunaldi subrogatua erabiltzen duten bikoteak, baina "ugalketa indarkeria" gisa aitortuko du. Hala eta guztiz ere, praktika hori sustatzen duten agentzien jazarpen administratiboa aurreikusten du, legez kanpokoa baita Espainian.

Zentzu horretan, emakumeen aurkako indarkeria gisa definituko da desgaitasuna duten emakumeen nahitaezko esterilizazioa edo haurdunaldia, bai eta nahitaezko abortua ere.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X