MAESTRO AVILA FUNDAZIOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kezka Lizarra inguruan, frankismoari eta ultraeskuinari lotutako talde bat dagoelako bertan

Oinarri frankista eta ultraeskuindarra duen talde batek eraikinak erosi ditu Deierriko haran txikian, Lizarrako merindadean eta Iruñetik 40 bat kilometrora. Fundazioak sekten ezaugarri batzuk ditu, baina ez sekta gisa katalogatzeko adina.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Deierrin (Nafarroa), 19 herri txikiz eta 1.566 biztanlez osatutako haranean, frankismoari eta ultraeskuinari lotutako talde bat finkatu da. Maestro Avila fundazioak Argiñanoko eskola erosi zuen duela hamarkada bat. Gaur egun, 50 pertsona erroldatuta daude, baina ez dute zertan benetan egoiliarrak izan.

Alarma areagotu egin da Abartzuzako komentua erosi ondoren, eta horrek kezka sortu du kolektiboak tokiko elkarbizitzan izan lezakeen eragina dela eta. 

Ricardo Feliu Nafarroako Unibertsitate Publikoko soziologoaren esanetan, fundazioak sekten ezaugarri batzuk ditu, baina ez sektatzat hartzeko adina. Hala ere, azpimarratzen du taldeak lotura historikoak dituela 90eko hamarkadako ultraeskuinarekin eta mugimendu frankistekin, aita santua eta Trentoko kontzilioa aintzat hartzen ez dituzten korronte sedevacantistarekin bat datozelako.

Feliuren arabera, biztanle gutxiko herri txikietan (Gesalatzen, esaterako) etxebizitzak erosteko estrategiak udalerriko biztanleriaren % 16ra iristea ahalbidetuko lieke, tokiko ordezkaritza politikoa lortzeko nahikoa.

Iritsi zirenetik ez da gatazkarik izan, baina taldearen presentziak pixkanaka aldatu ditu dinamika soziala eta bizilagunen bizimodua. Hala ere, duela gutxi izandako estaldura mediatikoak eta "sekta" hitzak protestak eragin dituzte. Larunbaterako, adibidez, Herri Antifaxistak plataformak manifestazioa antolatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X