Abortuaren legearen erreforma onartu du Espainiako Gobernuak, emakumeei sexu eskubide gehiago aitortuta
Osasun Sexualaren Legea —abortuaren legea bezala ezagutzen dena— erreformatzeko aurreproiektua onartu du gaur Espainiako Gobernuaren ministroen kontseiluak. Erreformarekin sexu eskubide gehiago izango dituzte emakumezkoek. Besteak beste, haurdunaldia eten nahi dutenek oztopo gutxiago izango dituzte. Eskubideak zabaltzeaz gain, berriak ere aitortuko dituzte. Hala nola, hileko mingarriak dituzten pertsonek baja eskatuko ahalko dute eta haurdunek erditu aurreko baimena izango dute 39. astetik aurrera.
Nolanahi ere, hasierako asmo batzuetan atzera egin behar izan du Berdintasun Ministerioak (Unidas Podemos), PSOErekin egindako negozioen ostean. Hala, hileko produktuen (konpresak, tanpoiak eta halakoek) BEZak bere horretan jarraituko du, hots, % 10ean. 'Tasa arrosa' deitu izan dena % 4ra jaisteko edo guztiz kentzeko proposamena zuen Berdintasun Ministerioak, baina oraingoz, ez da adostasunik izan. Horrez gain, erditu aurreko baimena haurdunaldiaren 39. astetik aurrera izango da, eta ez 36. aurrera. Azkenik, haurdunaldi subrogatuak legez kanpokoa izaten jarraituko du, baina ez dituzte zigortuko atzerrian praktika hori erabiltzen dituztenak.
Irene Montero Berdintasun ministroak agerraldia eskaini du kontseiluaren ondotik. Iragarri duenez, erreforman jasotako aldaketek 104 milioi euroko kostua izango dute. Nabarmendu duenez, emakumeei "hobeto bizitzeko" aukera emango die, "euren gorputzen gaineko erabakitzeko" gaitasuna emango dielako edota "hileko osasuna bermatuko" dielako. "Amaitu da lanera pilulen eraginpean joatearena", gaineratu du. Mugimendu feministarentzat "esker oneko" hitzak izan ditu Unidas Podemoseko buruzagiak. "Lege hau ez litzateke posible izango feministen lana gabe", azpimarratu du.
Ondoren, erreformaren punturik garrantzitsuenak laburbildu ditu:
Abortua
Bibiana Aido Berdintasun ministro ohiaren abortuaren legean jasotako eskubide bat errekuperatu du zirriborroak: 16 eta 17 urteko adingabeek ez dute gurasoen baimenik beharko haurdunaldia eteteko. 2010 eta 2015 urteen artean, eskubide hori bazuten emakume gazteek, baina Rajoyren Gobernuak ezinbesteko egin zuen legezko tutoreen baiezkoa, 2015eko erreforman.
Horrez gain, desgaitasunen bat duten emakumeei eskatzen zitzaien tutoretza ere kenduko da. Halaber, haurdunaldia eten baino lehen andreei galdegiten zitzaien hiru eguneko gogoeta ezabatuko du legeak.
Azkenik, abortua zentro publikoetan egiteko eskubidea aitortuko du legeak: emakumeei etxetik gertuen duten erietxean haurdunaldia eteteko eskubidea bermatuko zaie. Gaur-gaurkoz, abortuen % 20 baino ez dira egiten osasun publikoaren sarean.
Ildo horretan, aurreproiektuak kontzientzia eragozpena argudiatzen duten profesionalen erregistroa (Eutanasia Legearekin egin den bezala) osatzea proposatuko du. Erregistro horrek bateragarria izan beharko du ospitale publikoetan abortuak egiteko profesional nahikoa egotearekin. Abortatzeko bi modu eskainiko dituzte: botiken bidezkoa eta ebakuntza bidezkoa.
Hileko mingarriengatik, baja
Eskubide berriei dagokienez ("iraultzailea", Montero ministroaren esanetan), hilerokoan min handiekin ibiltzen diren pertsonei baja eskubidea aitortuko die aurreproiektuak. Eskubide hori jasotzen duen EBko lehen estatua izango da, horrenbestez, Espainia.
Bajak lehen egunetik Gizarte Segurantzak ordainduko ditu, ez enpresak; eta ez dute gutxieneko kotizaziorik eskatuko. Horrez gain, lanera ez joateko egun kopuru zehatzik ez du aurreikusi zirriborroak. Hartara, bakoitzak behar dituenak esleituko dizkio medikuak.
Hilekorako produktuen BEZa ukituko ez badute ere, ikastetxe eta espetxeetan doan banatzeko konpromisoa hartu du Gobernuak.
Sexu hezkuntza haurtzaroan eta nerabezaroan
Ikastetxeetan sexu hezkuntza eskaintzea derrigorrezkoa izango da, eta institutuetan musutruk banatuko dituzte antisorgailuak.
Ugalketa indarkeria
Behartutako abortuak, behartutako antzutzeak eta haurdunaldi subrogatua emakumeen kontrako indarkeriatzat jo ditu erreformak. Azken horri dagokionez, praktika hori egiten duten nazioarteko agentzia bitartekarien iragarkiak debekatuko dituzte, baina ez dituzte zigortuko atzerrian praktika hori erabiltzen duten pertsonak (legez kontrakoa da Espainian).
Espainiako Gobernuak urgentziaz izapidetuko du proiektua, baina oraindik Gobernuko ministerio ezberdinek, Estatu Kontseiluak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Fiskaltzak oniritzia eman behar diote testuari. Ondoren, ministroen kontseilura eramango dute berriro, Kongresuak eztabaida dezan.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.