Arrontegiko zubiko errei guztiak ireki dituzte, Tun-Tun mendiko suteagatik batzuk itxi ondoren
Arrontegiko zubiko errei guztiak ireki dituzte berriro zirkulaziorako 19:00ak jota, bertatik gertu, hain zuzen Tun-Tun mendian, piztutako baso-sute bateko keagatik hainbat orduz batzuk itxita izan ostean. Arrontegiko zubiaz gain, Barakaldoko Udaltzaingoak Itsasadarreko errepidea ere itxi du, ke handia zegoelako.
Tenperatura altuek, orbelak eta sasiek sortu dute kea, udal-iturriek jakitera eman dutenez.
Sutea ez da oso handia izan, eta ez da herritarrentzako arriskurik izan, Udalaren esanetan; keak, baina, oztopoak sortu ditu Arrontegiko zubian, gidariek ondo ikusteko. Horregatik izan dira itxita errei batzuk.
Tun-Tun mendiaren sutea 13:00etan piztu da, tenperatura altuek, orbelak eta sastrakak lagunduta.
Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez, Urioste eta Artatzako suhiltzaileak lanean izan dira, baita basozainak ere. Sute "nahikoa bertikala" izan da, eta sastrakak eta panpa-belarrak kiskali dira, erantsi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda