Harrobiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Harrobietako arduradunek ustiatuko eremuak energia berriztagarrietarako erabiltzea proposatu dute

Harrobi bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Harrobietako arduradunek ustiatuko eremuak energia berriztagarrietarako erabiltzea proposatu dute
Energia berriztagarrien aldeko apustuak azpiegiturak kokatzeko tokiak beharko ditu ezinbestean. Mahai gaiean aukera asko dago eta horien artean, harrobietan geratzen diren hutsuneak erabiltzea da bat. Sektoreak administrazioari eskatu dio helburu horretan elkarrekin joan behar dutela.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X