Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Pagasarribide eskolako familiek protesta egin dute semaforo bat eskatzeko

Gaur goizeko protesta. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Bilboko Pagasarribide eskolako familiek protesta egin dute semaforo bat eskatzeko
Bilboko Pagasarribide eskolako familiek hilabeteak daramatzate ikastetxeko atarian semaforo bat jartzeko eskatzen, ikasleen segurtasuna zaintzeko. Aste honetan ama bat eta bere semea harrapatu ditu auto batek eskola atarian.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

Gehiago kargatu