Eusko Jaurlaritzak 457 gradu progresio eman ditu duela urtebete EAEko kartzelen ardura hartu zuenetik
Urriaren 1ean urtebete izango da Eusko Jaurlaritzak espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuela. Urtea betetzear dela, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak (hark du ardura) 12 hilabeteotako balantzea egin du. Emandako datuen arabera, Jaurlaritzak 457 gradu progresio eman ditu, horietatik 25 (% 5) ETArekin lotura duten presoei.
Progresioak % 40 izatea jarri zuen helburutzat, eta erdietsitako datuak "oso hurbil" jarri du muga, Beatriz Artolazabal sailburuak nabarmendu duenez. Izan ere, azaldu du EAEko espetxe eredua erdi-askatasuneko erregimenen kopurua igotzean datzala, "Europako herrialdeen joerekin bat etorrita. Horren esanetan, hainbat azterketek frogatu dute erregimen horiekin errazagoa dela pertsonak birgizarteratzea.
Adierazpenok Arabako Espetxean antolatutako lan saio batean egin ditu Artolazabalek. Kartzelen kudeaketan zeresana duten sail eta zuzendaritzetako ordezkariak, EAEko hiru espetxeetako zuzendariak eta hirugarren sektoreko elkarteak izan dira ekitaldian.
Presoen laurdena, hirugarren graduan
Jaurlaritzaren datuen arabera, gaur-gaurkoz, 383 preso daude hirugarren graduan, % 25. Era berean, 233 lagun daude baldintzapeko askatasunean.
ETArekin lotura dutelakoan zigortutako 116 pertsona daude EAEko kartzeletan, eta horietatik 28 hirugarren graduan daude (% 24). Zortzi baldintzapeko askatasunean daude.
Horren ildoan, honakoa azpimarratu du Artolazabalek: "Dagoeneko, ez dute zentzurik salbuespenek, ezta tratamendu kolektiboek ere. Presoek ez dute inolako onura edo galerarik izango euskal espetxeetan, ETAkoak izan ala ez. Graduko aurrerapen guztiak onartzeko, dagokion Tratamendu Batzordearen banakako txosten profesionalak eta egunero preso bakoitzarekin lan egiten duten pertsona teknikariak hartuko dira kontuan", arrazoitu du
Artolazabalen aburuz, lehen urte horren balorazio "positiboa" egin behar da, aitortu duen arren "euskal eredua —erdi-askatasuneko erregimenak lehenesten dituena— espetxe kudeaketaren eguneroko bizitzan finkatzea ez dela urtebetean lortzen den helburua, ezta legegintzaldi batean ere; urte asko beharko dira lanean, praktikan eta pedagogian, helburua lortzeko".
Erdi-askatasuneko erregimeneko zigorrak betetzen laguntzeko, Jaurlaritzak 12 etxebizitza jarri ditu bizitzeko baliabiderik ez duten presoen eskura. Hirugarren sektoreko elkarteek kudeatuko dituzte, eta sei egongo dira Araban eta hiruna, Bizkaian eta Gipuzkoan. Guztira, 80 pertsona har ditzakete bizilekuok.
Azkenik, Aukerak Laneratzeko Euskal Elkartearen datuak eskaini ditu sailburuak. "331 langile izan ditu (296 gizon eta 35 emakume), eta lankidetza hitzarmenak sinatu ditu kanpoko bederatzi enpresarekin, 150 langile dituztenak (139 gizon eta 11 emakume)", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.
Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon
Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.
Edukiontziak erre dituzte bart Getxon eta Bilbon, eta ikerketa zabaldu du Ertzaintzak
Getxoko Areeta auzoan, 12 edukiontziri eman diete su, eta Bilboko Zorrotza auzoan, 3 erre dituzte. Ikerketa abiatu dute, eta Getxoko Udaltzaingoa susmagarri bat identifikatzeko lanean ari da jada.
Durango, Palestinaren alde
Musikari ez ezik, bertsolariei eta umoregileei ere ireki die leihoa Oihu bat Palestinara jaialdiak; izan ere, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal bertsolariek eta Antton Telleria eta Asier K. bakarrizketariek hartu dute parte.
Nafarroako Erribera luze-zabalean zeharkatuta, Iruñerako bidea hartuko du gauerdian Korrikaren lekukoak
13:23an iritsiko da igandean Korrika Nafarroako hiriburura, bere laugarren egunean. Euskararen aldeko pausoek Erribera hartu dute larunbat honetan, korri eginez eta euskaraz bizitzeko aldarria ahotan.
Ehunka lagun elkartu dira Bilbon, "Kuba bizirik. Blokeorik ez!" lelopean
Hegoak plataformak deituta, Kubaren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Bilboko Areatzan, "EBk ezarritako itolarri ekonomiko eta energia blokeo politika arbuiatzeko". Habanara iritsiko den konboi solidarioaren alde ere agertu dira. Bilbon bezala, Iruñean ere mobilizatu dira plataforma horrek deituta.
47 urteko gizon bat atxilotu dute Ermuan, anaia sastatzea egotzita
Erasoa 06:00ak aldera gertatu da, San Pelaio auzoko etxebizitza batean. 46 urteko biktima larri eraman dute ospitalera, gorputzeko hainbat lekutan zauriak baitzituen.
Gizon batek alaba adingabea hil du Torreviejan
Guardia Zibila indarkeria bikarioko krimen gisa ikertzen ari da gertatua. Zantzu guztien arabera, 40 urteko gizonak 3 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren.
Preso bat hilik aurkitu dute Baionako espetxean
23 urteko gizonak bere buruaz beste egin du. Arazo psikiatrikoak zituen, eta bakarkako ziega batean zegoen preso.