Abisu horia ezarri dute Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa ipar-ekialdean, euriteengatik
Euria barra-barra izango dugu datozen egunotan Euskal Herrian. Fronte batek eta latitude altuetatik etorritako aire masa hotzak zaparradak utziko ditu denean. Iragarpena aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak eta Meteofrance frantsesak abisu horiak ezarri dituzte euriteengatik. Are gehiago, Ipar Euskal Herrian alerta laranjara igo dute ohartarazpena.
Bi abisu hori ezarri ditu gauerdian Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Bizkaian eta Gipuzkoan. Bata, prezipitazio iraunkorrengatik ezarri dute, eta gauerdira arte egongo da indarrean; metroko karratuko 80 litro botatzea espero da 24 orduan. Beste abisua, berriz, euri-jasa handiengatik aktibatuko da, eta hori eguerdira artekoa izango da; ordubetean metro karratuko 15 litroraino pilatuko omen dira hainbat lekutan, eta ekaitz arriskua ere handia da, batez ere, kostaldean.
Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak iragarri duenez, EAE osoan izango da egun euritsua, baina kostaldean botako ditu zaparrada mardulenak. Ipar-mendebaldeko haizeak ere gogor joko du goiz partean, eta termometroek behera egingo dute; beroenak 14-17 graduren bueltan geratuko dira.
Ostiral goiza ere bide beretik joango da, baina orduek aurrera egin ahala atertzera egingo du.
Bestalde, Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak ere abisu horia aktibatu du, baina Foru erkidegoaren ipar-ekialdeari bakarrik eragingo dio, hots, Kantauri Isurialdeari. Abisua egun guztian egongo da indarrean, eta 12 orduan 40 mm pilatzea espero da.
Azkenik, Meteofrancek alerta laranjapean jarri ditu Pirinio Atlantikoak, tartean Ipar Euskal Herria. Iragarpenaren arabera, 60-80 mm meta daitezke, eta mendebaldeko hainbat txokotan, 100-110 mm ere izan daitezke. Halaber, haize gogorrarengatik eta ekaitzengatik abisu horiak ezarri ditu. Errobi eta Ugarana arroak maila horira igaro dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Ilara luzeak sortu dira N-1 errepidean, Andoain parean, eta errepidea itxita dago Donostiarako noranzkoan, istripu bat tarteko
Ezbeharra 15:15ean jazo da. Bi kamioik eta auto batek talka egin dute, eta kamioiek guraizearena egin dute. Bidea guztiz zarratuta dago Donostiarako noranzkoan, eta Gasteizerako bidean, errei bat itxi dute. Ez da inor zauritu.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako noranzkoan, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, ezkerreko erreia (Behobiarako bidea) erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakeragatik
31 urteko gizon bat larri zauritu zuen, hiru labankada emanda, eta biharamunean atxilotu zuten, Zazpikaleetan.
N-634 errepidea ireki dute Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan piztutako suteagatik hainbat orduz itxita egon ostean
Errepidea 08:00ak jo baino apur bat lehenago zabaldu dute. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, kiskalitako materiala bustitzen. Iurretako Udalak airearen kalitatea neurtuko du gaur, prebentzio-neurri gisa.
Bi pertsona hipotermiak jota erreskatatu dituzte Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak ur motorrekin iritsi dira Tximistarrira, eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak portura eraman dituzte, eta handik ospitalera.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.
Elortzibarko alkatea: "Noaingo gas leherketak kaltetutakoen egoera jasanezina da"
2025eko urtarrilean izan zen leherketaren kasua epaitegietan dago; beraz, aseguru etxeek ez dute ordainketarik egingo prozesua amaitu arte. Familia asko bizi ezin diren etxe baten hipoteka eta alokairua ordaintzen ari dira.
Elkarretaratze jendetsua Santurtzin, 19 urteko neska bati egindako sexu erasoa gaitzesteko
Dozenaka pertsona bildu dira eguerdian Santurtziko udaletxearen aurrean, "Santurtzin, eraso matxistei ez" leloa zuen pankarta baten atzean.