Zibersegurtasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Delitu informatikoek % 80 egin dute gora azken lau urteetan Euskadin

Salatzen diren delitu guztien % 20 dira dagoeneko, eta gehienak ondarearen aurkakoak izan dira. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak eman ditu datuak.
Iragarkia
Josu Erkoreka. Legebiltzarreko bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Delitu informatikoek % 80 egin dute gora azken lau urte hauetan

Delitu informatikoek % 24 egin dute gora Euskadin aurtengo lehenengo seihilekoan, 2021eko aldi berarekin alderatuta. Ertzaintzak, guztira, 9.824 ziberdelitu erregistratu ditu, iazko tarte berean 7.962 izan zirenean. Hala, azken lau urteetan % 80 areagotu egin dira mota horretako delituak, polizia autonomikoak ikertutako kasu guztien % 20 baino gehiago izateraino.

Hala jakinarazi du gaur Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak Gasteizen egindako Kontroleko Osoko Bilkurako legebiltzar-galdera bati erantzunez. Bertan, zehaztu du delitu informatikoen % 90 ondarearen aurkakoak izan direla, gehienak iruzurrak (8.819 delitu). Hartara, lege hauste horiek % 25,3 egin dute gora 2021eko lehenengo seihilekoarekin konparatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X