MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak % 60 handituko du migrazio eta asilo politiketara bideratutako aurrekontua

Immigrazioari eta Integrazioari buruzko XII. Jardunaldiak abiatu dira gaur Bilbon, eta bertan, besteak beste, Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak hartu du parte. Migrazio politiken inguruko eskumenen transferentzia eskatu du.
Hainbat pertsona migrante, Irunen. Artxiboko irudia.
Hainbat pertsona migrante, Irunen. Artxiboko irudia.

"Euskal harrera eredua indartzea" izango da Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak datorren urterako mahai gainean duen erronka nagusia, eta horretarako, % 60 handituko du aurrekontua, 9 milioi eurotik 15 milioira. Halaber, abian dituzten programa ezberdinak garatzeko, eta berriak martxan jartzeko ezinbestekoa da Gasteizko Gobernuarentzat migrazioarekin lotutako politiken inguruko eskumenen transferentzia berehala egitea.

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak, gaur, Bilbon abiatu diren Immigrazioari eta Integrazioari buruzko XII. Jardunaldietan mahai gainean jarri dituen eskari nagusiak dira horiek. Bere sailak azken urtebetean egindako lanaren balantzea egin ondoren, indarrean dituzten programen laburpena egin du —Harrera, Aholku Sarea, Patrocinio edota Urretxindorra—, Bizkaia Aretoan egin duten saioan. "Euskadik harrerarako eredua osa dezaketen osagai guziak ditu, baina eredu horrek azken eta behin betiko osagaia behar du oraindik ere, eta ez dut aukera galdu nahi beste behin eskatzeko. Pentsa dezakezuen bezala, Estatuko Gobernuari migrazio politiken eskumena eskualdatzeaz ari naiz", esan du. "Diskurtso xenofoboak indarra hartzen" ari diren garaiotan, harrera eredua indartzea, eta horretarako tresnak izatea beharrekotzat jo ditu.

Halaber, Ukrainako gerrak eragindako krisiari buruz ere aritu da Legarreta, eta hainbat datu plazaratu ditu: Ukrainatik etorritako 3.000 pertsonak eskatu dituzte osasun txartel ezberdinak, 1.300 haur eta gaztek eman dute izena EAEko hezkuntza zentroetan, 952 familiak eskatu dituzte dirulaguntzak, eta 500 pertsonak laguntza psikosoziala jaso dute.

Bilboko jardunaldietan, Gorka Moreno EHUko Bizkaiko Kanpuseko errektoreordeak, Julia Shershneva Ikuspegiko zuzendariak eta Javier Perez Biltzen erakundeko arduradun nagusiak hartu dute parte, bestek beste. Gaur eta bihar hainbat hitzaldi eta mahai-inguru egingo dira, migrazioarekin eta asiloarekin lotuta.

Zure interesekoa izan daiteke

BERRIZ (BIZKAIA), 07/04/2026.-Cientos de personas han tomado parte esta tarde en Berriz en la protesta convocada por el movimiento feminista tras el apuñalamiento sufrido ayer lunes por una mujer a manos de su pareja en una vivienda de la localidad. La víctima, de 38 años, fue agredida con un arma blanca y tuvo que ser trasladada en helicóptero al hospital de Cruces en Barakaldo, mientras que una de las hijas de la pareja también resultó herida, de pronóstico más leve, al tratar de defender a su madre. EFE/ Jon Garai
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain

Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X