NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

36 urteko gizon bat atxilotu dute Sakanan, Internet bidez bi sexu jazarpen delitu egitea egotzita

Atxilotuak biktimen argazkiak bidaltzen zituen iruzkin lizunekin eta sexu eskaerekin batera. Epailearen aurretik igaro ondoren, Iruñeko epaitegi batek baldintzapean aske utzi du, eta pasaportea erretiratu dio.
Eskuko telefono bat. Egile eskubiderik gabeko irudia
Eskuko telefono bat. Egile eskubiderik gabeko irudia

Guardia Zibilak 36 urteko gizon bat atxilotu du Sakanan, Internet bidez Nafarroako bi emakumeri sexu jazarpena egitea leporatuta.

Atxilotuak sare sozial ezagun bat baliatzen zuen biktimen argazkiak bidaltzeko, iruzkin lizunekin eta sexu eskaerekin batera.

Epailearen aurretik igaro ondoren, Iruñeko 1. Instrukzio Epaitegiak baldintzapean aske utzi du, eta pasaportea erretiratu dio.

Ikerketa

Altsasun aurkeztutako salaketa baten ondotik abiatu zuen ikerketa Guardia Zibilak. Prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, emakume batek salatu zuen bere argazkiak eta eduki pornografikoa zuten beste batzuk jaso zituela sare sozial baten bidez, iruzkin lizunekin eta sexurako proposamenekin batera.

Gerora, Guardia Zibilak jakin zuen antzeko salaketa bat egin zuela beste emakume batek Foruzaingoaren aurrean.

Atxilotua identifikatu, eta atxilotu egin zuten, Internet bidez bi sexu jazarpen delitu egitea leporatuta.

Eskuko telefonoa egiaztatu ondoren, biktimei bidaltzen zizkien argazki pornografikoak berreskuratzea lortu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X