36 urteko gizon bat atxilotu dute Sakanan, Internet bidez bi sexu jazarpen delitu egitea egotzita
Guardia Zibilak 36 urteko gizon bat atxilotu du Sakanan, Internet bidez Nafarroako bi emakumeri sexu jazarpena egitea leporatuta.
Atxilotuak sare sozial ezagun bat baliatzen zuen biktimen argazkiak bidaltzeko, iruzkin lizunekin eta sexu eskaerekin batera.
Epailearen aurretik igaro ondoren, Iruñeko 1. Instrukzio Epaitegiak baldintzapean aske utzi du, eta pasaportea erretiratu dio.
Ikerketa
Altsasun aurkeztutako salaketa baten ondotik abiatu zuen ikerketa Guardia Zibilak. Prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, emakume batek salatu zuen bere argazkiak eta eduki pornografikoa zuten beste batzuk jaso zituela sare sozial baten bidez, iruzkin lizunekin eta sexurako proposamenekin batera.
Gerora, Guardia Zibilak jakin zuen antzeko salaketa bat egin zuela beste emakume batek Foruzaingoaren aurrean.
Atxilotua identifikatu, eta atxilotu egin zuten, Internet bidez bi sexu jazarpen delitu egitea leporatuta.
Eskuko telefonoa egiaztatu ondoren, biktimei bidaltzen zizkien argazki pornografikoak berreskuratzea lortu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda