Jazoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau hildako izan dira ezkontza baten ostean nahita egindako harrapaketa batean, Madrilen

Atxilotuak familia bereko hiru kide dira: aita eta semeetako bi. 70 urteko emakume bat eta 40, 60 eta 17 urteko hiru gizonezko dira biktimak. Gainera, beste lau pertsona oso larri daude.
Lau hildako Madrilen izandako harrapaketan. Argazkia: EFE
Lau hildako Madrilen izandako harrapaketan. Argazkia: EFE

Lau pertsona hil dira larunbat gau honetan Madrilgo Torrejon de Ardoz udalerrian, nahita egindako harrapaketa batean, Polizia Nazionaleko iturriek jakinarazi dutenez. Hiru pertsona atxilotu dituzte harrapaketa horren erantzuleak direlakoan.

Jazoera 02:44ean gertatu da, aipatutako udalerrian kokatuta dagoen El Rancho jatetxearen irteeran. Ezkontza bat ospatu dute bertan, jarraian liskarra izan da, eta auto batek nahita hainbat pertsona harrapatu ditu. 70 urteko emakume bat eta 40, 60 eta 17 urteko hiru gizonezko dira biktimak, eta harrapaketak eragindako kolpeengatik hil egin dira, larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez.   

Gainera, beste lau pertsona oso larri daude, beste bi larri izan daitezkeenak eta beste bi zauritu arin. Larrialdietarako zerbitzuek 22 anbulantzia mobilizatu ditu, eta psikologo batek hainbat senide artatu ditu, antsietate-krisi batek jota zeudelako.

Polizia Nazionalak ikerketaren ardura hartu du, eta laguntza eskatu die Madrilgo Erkidegoari eta Guardia Zibilari. Hortaz, 04:00ak aldera harrapaketaren ustezko egileak aurkitu dituzte Seseñan (Toledo). Ibilgailuak beira apurtuta zeukan eta aurreko kolpe-leungailua falta zitzaion.

Atxilotuak familia bereko hiru kide dira: aita eta semeetako bi, Polizia Nazionalak zehaztu duenez. Jazotakoa ikertzen jarraitzen dute, eta atxilotuak datozen orduetan eramango dituzte epailearen aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X