MANIFESTAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barçako ultrek Iturramako taberna bati egindako erasoaren "inpunitatea" salatu dute Iruñeko bizilagunek

Manifestazioaren deitzaileek salatu dutenez, "pentsaezina" da "burua estalita zeramaten 40 faxista iristea Iruñera, egun argiz, taberna bat txikitzea, eta ezer ere ez gertatzea".
Iturraman atzo gauean izandako manifestazioaren burua. Argazkia: EFE
Iturraman atzo gauean izandako manifestazioaren burua. Argazkia: EFE

Ehunka lagunek manifestazioa egin dute ostiral iluntzean Iruñeko Iturrama auzoko kaleetan, asteartean, Osasunaren partidaren aurretik, Ezpala tabernan Bartzelonako ultrek egindako erasoa gaitzesteko eta tabernariei zein zauritutako bezeroei elkartasuna adierazteko.

"Ezpala Aurrera" eta "Ez, ez, ez, faxismorik ez" oihu artean igaro zituen manifestazioak Iturramako kale nagusiak, poliziak gertutik zainduta. Ezpala taberna atzeko plazan amaitu zen martxa. Jarraian, agiria irakurri dute, erasotzaileen "inpunitatea" salatuz. "Pentsaezina da burua estalita zeramaten 40 faxista iristea Iruñera, egun argiz, taberna bat txikitzea, eta ezer ere ez gertatzea".

"Ez da gertakari isolatu bat izan", deitoratu dute, taberna horretan "sarekada ugari izan direlako, ikaratzea besterik bilatzen ez duten polizia-zabalpenarekin". "Herri-mugimenduaren kontra, Polizia. Faxismoaren aurka, antolatutako auzoa", gaineratu dute. "Faxistek ez dute lekurik auzo honetan eta, horrelako erasoen aurrean, irmo erantzungo dugu", ohartarazi dute.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X