Ospitaleetako presioak eta hildakoen kopuruak behera egin dute EAEn
Covid-19aren eraginez, 10 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azken astean, azaroaren 7tik 13ra doan horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez. Aurreko astean, 11 izan ziren zendutakoak.
Osasun Sailak gaur kaleratu du azken buletin epidemiologikoa, eta, horren arabera, hobera egin du Osakidetzako ospitaleetako egoerak. Izan ere, guztira 181 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko astean, aldiz, 201 ziren. Zehatz jarrita, 171 gaixo daude gela arruntetan (aurreko astean, 193 ziren, 22 gehiago) eta 10 ZIUn daude, aurreko astean baino 2 gehiago (zortzi ziren orduan).
Era berean, 11.236 proba diagnostiko eginda, 1.442 positibo berri zenbatu dituzte, aurreko astean baino 201 gehiago. 60 urte baino gehiagoko biztanleen artean (proben erdia baino gehiago eurei egiten dizkiete) ere, gora egin du positiboen kopuruak: 867 izan dira, aurreko astean baino 64 gehiago. Dena dela, adin tarte horri dagokion intzidentzia tasak behera egin du azken astean: 100.000 biztanleko 14 eguneko tasa 248,16koa da, aurrekoan baino 25 puntu txikiagoa.
Ifrentzuan, oinarrizko birsorkuntza tasak (R0 delakoa) gorako bidea hartu du berriro, eta 1,06an dago. Positibo batek kutsa dezakeen pertsona kopurua adierazten du indize horrek eta 1etik behera egotea gomendatzen dute epidemiologoek. Urriaren amaieratik, langa horren azpitik zegoen, baina, esan bezala, gora egin du azken egunetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Zeintzuk dira Forbeseko aberatsenen zerrendan agertzen diren bost euskal herritarrak?
Daniel Mate donostiarra, Glencoreri lotua, euskal ordezkaritzaren buru da Forbesen zerrendan. Ondoren, De Urrutia, Ybarra, Arregui familiak eta Jose Antonio Jainaga siderurgiako enpresaburua daude. Burtsak gorabehera, Euskal Herriko aberatsek Estatuko mapa ekonomikoan duten pisuari eutsi diote.
Mariatxi talde batek Bizkaiko DYAko presidente ohia hartu du Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren atarian
Fernando Izaguirre Bizkaiko DYAko presidente ohia epaitzen hasiko dira astearte honetan, gobernuz kanpoko erakundearenak ziren 4,75 milioi euro bereganatzea leporatuta. Fiskaltzak eskatu du akusatu naguiak 7 urteko kartzela-zigorra bete dezan, iruzurra egitea egotzita.
Ikerketa batek melatonina luzaroan kontsumitzea bihotz-gaixotasunen bat izateko arriskuarekin lotu du
Amerikako Bihotzaren Elkarteak aurkeztutako lan batek eztabaida sortu du adituen artean, iradoki baitu urtebete baino gehiagoz melatonina hartzeak bihotz-gutxiegitasuna izateko arriskua areagotu dezakeela. Espezialistek lasaitasunerako deia egin dute, eta gogorarazi dute farmazietan errezetarik gabe saltzen diren produktuak ezin direla bi miligramotik gorakoak izan.
Abisu horia baso-sute arriskuagatik EAEn
Abisua indarrean egongo da asteartean eta asteazkenean, hegoaldeko haize-bolada bortitzak aurreikusten direlako.
Gaur hasiko da Bizkaiko DYAko presidente ohiaren aurkako epaiketa, 4,75 milioi euro bereganatzea leporatuta
Fiskaltzak 7 urteko espetxe-zigorra eskatu du.
21 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egin eta telefono mugikorra kentzeagatik
Gertakariak joan den larunbatean jazo ziren, 08:30 inguruan.
Asteburu honetan egingo dute udazkeneko bilketa handia elikagaien bankuek
Beharra duten familiei laguntzeko, elikagaiez eta bestelako hainbat produktuz biltegiak betetzea dute helburu elikagaien bankuek. Aurten, dohaintzez gainera, lanerako boluntarioak ere eskatu dituzte.
Asiar liztorra, espezie inbaditzaile eta kezka eragilea
Bi astean hiru pertsona hil dira Galizan asiar liztorrek ziztatuta. Horrek espezie inbaditzaileak eragiten duen kezka areagotu egin du Euskal Herrian ere. Zer egin beharko genuke asiar liztorren habia ikusten badugu? Oier Alberdi liztor beltzaren tratatzaileak zenbait aholku eman ditu gai konplexu horri aurre egiteko.
Taldean egindako eraso faxista eta LGTBIfobiko bat salatu dute Gorraizko jaietan
Berhezi Berdintasun Kontsultorioak azaldu duenez, taldeak ikur frankistak eta falangistak zeramatzan. Bestalde, Kontsultorioak kritikatu du Eguesibarko Udalak irailean gertatutako erasoaren aurrean deus ere ez esan izana.
Motor-gidari bat hil da Lemoizen gertatutako trafiko-istripu batean
Istripua gertatu den BI-3152 errepidea itxita dago, eta Ertzaintzak izapideak ireki ditu arrazoiak argitzeko.