Jaiotzarik gabekoak, biztanleria biderkatutakoak… 20 urteko joerak utzitakoak
Biztanleria areagotzeak udalerri askoren egitura bera egokitzea eragin du. Hala, Hego Euskal Herri osoan zehar ikus daiteke zelan aldatu diren udalerriak 20 urteotan. Badira zabaldu direnak, inguruko lursailetan hainbat etxebizitza eraiki dituztenak; baita azpiegiturak bota, egokitu eta moldatu dituztenak ere.
Zerotik hasita, auzo osoak eraiki dituzten udalerriak topa daitezke, baita industriagune handiak sortu dituztenak ere. Hona hemen fenomeno horiek guztiak pairatu dituzten hainbat adibide.
Horrez gainera, badira bi hamarkadotan aldaketa nabarmenak izan ez dituzten herriguneak, izan biztanleria areagotu ez dutelako, izan urtez urte auzokideak galdu dituztelako. Azken horien artean, badira lau udalerri jaiotzarik izan ez dutenak, den-denak Nafarroan, horrela banatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda