Nola aldatu da Bizkaia 20 urtean?
Arabak eta Nafarroak ez bezala, Bizkaiak hazkunde txikia izan du azken bi hamarkadetan, % 2 eskasekoa. Igoera txikia izan bada ere, Hego Euskal Herriko lurralderik populatuena izaten jarraitzen du, 1,1 milioi pertsona baino gehiagorekin. Kontuak horrela, iaz, 2021ean, orain 20 urte baino 21.943 biztanle gehiago bizi zen Bizkaian.
Lurralde horretan, bilakaera demografikoak bestelako bide bat hartu du 2001etik 2021era gainontzeko lurraldeekin alderatuta; izan ere, tokiko hiriburuak eta horren metropoli-inguruak, orokorrean, auzokideak galdu dituzte, inguruko eskualdeen mesederako. Are gehiago, herritarrak galdu dituen hiriburu bakarra da Bilbo Hego Euskal Herrian, eta, horren inguruko hainbat udalerrik ere joera bera bizi izan dute, hala nola Portugaletek, Sestaok, Basaurik eta Getxok. Halere, nabarmendu beharra dago Leioa eta Etxebarri udalerriak, Bilbo Handiaren barruan daudenak, izan direla Bizkaian auzokide berri gehien batu dituztenak.
Kontrako aldean, badira nabarmen handitu diren eskualdeak, hala nola Durangaldea, eta, bereziki, Plentzia-Mungia ingurua. Horietan, Sopela, Durango, Mungia, Urduliz eta Amorebieta-Etxano dira bizilagun gehien erakarri dituzten udalerriak. Ehunekoei begira, baina, Arakaldo, Gizaburuaga eta Etxebarri izan dira gehien handitu direnak; horietako lehenengoak, esaterako, populazioa bikoiztu du.
Bizkaitarren erradiografia
Hego Euskal Herriko gainontzeko lurraldeak bezala, Bizkaia nabarmen zaharkitu da, 60 urtetik gorako populazioa % 32 handituta. Areago, Bizkaia da adin tarte horretako populazio kopururik handiena duen lurraldea: 368.118 gizon-emakume; biztanleria osoaren % 32,17, hain zuzen ere. Baina, alde handirik al dago eskualdeen arabera? Bada, Lea-Artibain, populazioaren % 33,48 da hirugarren adinekoa; Plentzia-Mungian, aldiz, % 26,6 da adin-tarte horretakoa, eta, gainera, bertan dago biztanleriarik gazteena, guztizkoaren % 20.
Udalerriei dagokienez, Atxondo, Mungia eta Sopela ziren gazte-portzentajerik handiena zutenak orain 20 urte; 2021ean, aldiz, Etxebarrik, Fruizek eta Garaik dute, portzentajeei dagokienez, auzokide gazte gehien. Kontrako aldean, Errigoiti, Ibarrangelu eta Lanestosa zituzten 2001ean herrikide zahar gehien, auzokide guztien % 40aren bueltan; orain, aldiz, Elantxobe, Lanestosa eta Sukarrieta dira herri zaharkituenak.
Jaiotzek ez dute heriotzek eragindako galera demografikoa iraultzen
Bizkaian, gainontzeko lurraldeetan ez bezala, 20 urteotan ia beti egon da jaiotza baino heriotza gehiago. Urte bakarrean lortu zen % 100aren erreleboa, 2008an; hala ere, ordutik, jaiotza-kopuruak behera egin du etengabe lurralde horretan.
Eskualdez eskualde, joera hori errepikatzen da, Durangaldean eta Plentzia-Mungian izan ezik; horietan, jaiotzen eta heriotzen arteko balantzea positiboa izan da ia beti, 2017 eta 2019ra arte, hurrenez hurren. Ordutik aurrera, saldoa irauli egin zen bi eskualdeetan.
Beraz, heriotzak jaiotzak baino gehiago izan badira ia bi hamarkadotan, zerk eragin du biztanleriaren hazkundea?
Aurreko galdera horri erantzuteko, migrazio-fluxuak aztertu behar ditugu, eta, hori eginda, ikus daiteke ia-ia eskualde guztietan kanpotik etorritako jende gehiago dagoela alde egiten duena baino. Hau da, immigrazio gehiago dago emigrazioa baino, eta, ondorioz, urtez urte jende gehiago bizi da Bizkaian. Hala ere, Durangaldean, Enkarterrietan eta Plentzia-Mungian kontrakoa gertatzen da, 2001tik 2021era jende gehiagok utzi baititu eskualdeotako udalerriak horietan ezarri direnak baino.
Eta, herriz herri? Zelakoa izan da bilakaera? Gizaburuaga (% 14,08), Izurtza (% 13,39) eta Loiu (% 10,45) izan dira kanpoko auzokide gehien batu dituztenak azkenengo urtean. Hala ere, datu absolutuetan, Bilbon, Barakaldon eta Getxon ezarri dira kanpotar gehien 2021ean, 15.665, 4.496 eta 3.676 pertsona, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.