"Bai bakarrik da bai" legearen aldaketa "sakonak" aplikazio arazoak sor ditzake, Irene Monteroren arabera
Irene Montero Espainiako Berdintasun ministroak "Bai bakarrik da bai" legea defendatu du beste behin, baina onartu du aplikatzerako garaian zailtasunak eta arazoak sor daitezkeela Zigor Kodean aldaketa sakona eginez gero.
Kongresuko kontrol saioan Irene Monterok esan du PSOEk eta Unidas Podemosek aurkeztutako zuzenketak erraztu egingo duela epaileek arauaren interpretazio zuzena egitea zigorrak berrikusterakoan.
Pasilloetan hedabideei egindako adierazpenetan, Monterok nabarmendu du "Bai bakarrik da bai" legea "sendoa" dela, baina interpretazio zailtasunak daudenean, kasu honetan bezala, botere legegileak "ahal duen guztia" egin behar duela legea behar bezala aplikatzen laguntzeko.
Halaber, formula tekniko horren erabilera aldarrikatu du, hau da, Zigor Kodearen arrazoien azalpenean aldaketa egitea, eta ez artikuluetan.
Iturri juridikoek azaldu dutenez, zuzenketa ez da arauemailea. Horrek esan nahi du gida gisa balioko duela, baina ez ditu epaileak behartzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda