42 urteko emakume batek 9 eta 11 urteko alabak hil egin ditu Cuencan
42 urteko emakume batek 9 eta 11 urteko alabak hil ditu, ustez, Cuencan. Gertakaria ostegunean jazo da, Quintanar del Rey udalerrian. Emakumeak, Guardia Zibileko agentea zenak, bere buruaz beste egin du, gerora.
112 Larrialdietako Zerbitzuko iturriek EFEri esan diotenez, gertaera 07:19an izan da, kuartelaren barruan dagoen familia etxebizitzan. Bertan, emakumeak tiro egin dio alabei, su arma bat erabiliz, eta gero bere burua hil du.
Ikerketatik gertuko iturrien arabera, hildako emakumearen lankide bat, emakumea lanera ez zihoala ikusita, etxebizitzara joan da, ea zer gertatzen zen. Orduan topatu du agenteak lankidea, hilik, suzko armagatik, eta haren alaben gorpuak ere aurkitu ditu; horietan ere su armaren zantzuak zeuden.
Iturri horiek zehaztu dutenez, aztarna guztiengatik ondorioztatu ahal da emakumeak alabak hil egin dituela, eta gerora, bere buruaz beste egin duela.
Larrialdietako mediku bat bertaratu da, baina hiru pertsonen heriotza ziurtatzea besterik ez du izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda