Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bertan behera utzi dute Jundizen egitekoa zen makrokotilioia, segurtasun neurriak ez betetzearren

2.000tik gora pertsona batu behar ziren Gabon zahar gaueko festa horretan, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
18:00 - 20:00
Jundizeko golf instalazioan ospatzekoa zen makrokotiloia bertan behera geratu da

Jundizko makrokotilioia antolatzeaz arduratzen den Kume Proyect enpresak bertan behera utzi behar izan du Urtezahar gauean egitekoa zen festa, segurtasun neurriak ez betetzeagatik. 2.000tik gora pertsona batu behar ziren Gabon zahar gaueko jai horretan, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Gasteizko Udalak azaldu duenez, hainbat ziren betetzen ez zituzten neurriak, gisa horretako ekitaldi bat antolatzean kontuan izan beharrekoak.

Abenduaren 12an eskatu zuten antolatzaileek festa egiteko baimena, baina dokumentazio gutxi eta "eskasa" aurkeztu zuten. Gerora, dokumentazio hori osatzen saiatu ziren, baina ez zuten jaia aurrera eramateko baimenik lortu.

Gauzak horrela, Kume Proyectek sarreren dirua itzuliko die festara joateko asmoa zutenei. Gainera, Nakalarekin akordioa itxi dute, publikoaren zati handi bat bertara joan dadin, Instagram bidez zabaldu dutenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X