"Delinkuentzia aldaketari" aurre egiteko neurri gehiago eskatu dizkio ErNEk Eusko Jaurlaritzari
ErNE Ertzaintzaren sindikatuak kritikatu duenez, Segurtasun Sailak "ez ditu beharrezko neurriak hartu" delinkuentzian gertatu den aldaketari aurre egiteko. Sindikatuaren ustez, aldaketa hori agerian geratzen da euskal kaleetan izandako "borroken eta arma zurien erakustaldian".
Ikerketa unitateak "desegiten" ari direla salatu du ErNek, eta horrek "erabateko itsutasuna" eragiten duela delinkuentziari aurre egiteko orduan.
Gainera, polizia etxe gehienek "ia ez dute langilerik herritarren salaketak jasotzeko ere", eta "are gutxiago kalean ikertzeko", adierazi dute agirian.
Horri gehitu behar zaio, ErNEren esanetan, kalean "agente gutxi" daudela, egungo delinkuentziari aurre egiteko moduari buruzko "prestakuntzarik ez" dagoela eta "baliabideak emateko orduan zuhurtasun gehiegi" dagoela. Horren ondorioz, gertaera horiek gertatzen direnean, erreakzioa "espero baino askoz okerragoa da", bai Ertzaintzan, bai udaltzaingoetan.
Ildo horretan, polizien sindikatuak adierazi du azken promozioko ia 700 agenteek —"ia guztiak Gipuzkoako polizia etxeetan daude"— ez dutela balen aurkako txalekorik, eta Gabon zahar gauean hori gabe aterako direla lanera. "Taser" pistola elektrikoa eta makila hedagarria ere funtsezkotzat jotzen dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda