EURI DENBORALEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Intzidentzia gehienak errepideetan eta Bizkaian izan dira, ur puntzuengatik eta luiziengatik

SOS Deiak larrialdi zerbitzuetan egun normal batean baino bi aldiz intzidentzia gehiago zenbatu dituzte, gehienak Butroe ibaiaren arroan. Dena dela, inguru horretan egoera hobera egiten ari da.
Butroe ibaia, Gatika parean. EITB MEDIA
Butroe ibaia, Gatika parean. EITB MEDIA

Azken orduetan euria etengabe ari da egiten eta, ohi denez, arazoak sortu dira han eta hemen. Alex Gomez Eusko Jaurlaritzako larrialdi teknikariak emandako datuen arabera, intzidentzia gehienak errepideetan izan dira, ur putzuengatik eta luiziengatik.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan larrialdietako teknikariak azaldu duenez, SOS Deiak larrialdi zerbitzuetan egun normal batean baino bi aldiz intzidentzia gehiago zenbatu dituzte, baina eguraldia kontuan hartuta, egoera normaltasunekoa dela gaineratu du.

Gorabehera gehienak Butroe ibaiaren arroan gertatu dira. Dena dela, inguru horretan egoera hobera egiten ari da.

Datozen orduetarako eguraldi iragarpenaz galdetuta, meteorologiaren araberakoa izango dela ohartarazi du, baina "une honetan egoerak hobera egiten du argi eta garbi".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X