Bilboo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zurbaranbarriko igogailuaren zerbitzua bertan behera geratuko da astelehenetik ostiralera, obrak direla eta

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, zerbitzua etenda egongo da astelehen goizeko zortzietatik ostiral arratsaldeko seiak arte.
Ascensor-inclinado_Zurbaranbarri_Bilbao-GoogleMAPS
Zurbaranbarriko igogailua. Irudia: Google Maps

Bilboko Zurbaranbarriko igogailuaren zerbitzua bertan behera geratuko da urtarrilaren 30etik (astelehena) otsailaren 3ra (ostirala), obrak egiten ari direlako.

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, zerbitzua etenda egongo da astelehen goizeko zortzietatik ostiral arratsaldeko seiak arte.

Zehazki, igogailuan kable-, komunikazio-eta trakzio-sistemak berritzeko egingo diren lanen ondorioz etengo da zerbitzua.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu