Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko diskoteka batean asteburuan hainbat pertsona sastatu zituen ustezko erasotzailea espetxeratu dute

Epaileak kartzelara bidali du deklaratu ondoren. Ertzaintzak arma zuriz eraso egitea egotzita atxilotu zuen 21 urteko gizona.
vitoria-discoteca-apuñalar-efe
Erasoa gertatu zen tokia, diskotekaren kanpoaldea. Argazkia: EFE

ETBk jakin duenez, Gasteizko diskoteka batean asteburuan hainbat pertsona sastatu zituen ustezko erasotzailea espetxeratu dute, epailearen aurrean deklaratu ostean.

Gizon bat oso larri zauritu zen. Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu zuen, arma zuriz eraso egitea egotzita, eta ikerketa abiatu zuen gertatutakoa argitzeko.

Biktima larriena Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan zuten, eta egoera kritikoan dago.

Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidenteak publikoki eskatu du arma zuriak daramatzatenei zigorra gogortzeko eta diskoteketako segurtasun-langileei baliabideak emateko, erasoak saiheste aldera.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu