Agur musukoari garraio publikoan, 1.010 egunen ostean
Musukoa ez da jada derrigorrezkoa garraio publikoetan, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu baita.
Ortopedietan, optiketan eta entzuteko protesien zentroetan ere ez da halabeharrezkoa izango, baina bai, ordea, erietxeetan eta osasunarekin lotura duten beste zentro eta establezimendu batzuetan.
Errege dekretuak jasotzen duenez, Espainiako Estatuan txertaketa tasa altuari esker hartu ahal izan dute erabakia: 12 urtetik gorako biztanleriaren % 92k jaso du ziztada, eta 70 urte baino gehiagoko pertsonen % 94k errefortzu dosia dute. Bestalde, Estatuko 52 probintzietatik, 28 alerta mailatik kanpo daude; 19, 1. mailan (txikiena), eta bost, 2. mailan. Bakar bat ere ez dago maila gorenean (3. eta 4. maila). Azkenik, Osasun Ministerioak azpimarratu du koronabirusak erietxeetan eragindako presioa beheranzko joeran dago.
Dena dela, musukoaren erabilera gomendagarri izango dute oraindik pertsona zaurgarriek eta sintomak dituztenek.
Atzo, Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak adierazi zuen musukoa kentzea "normalizaziorako" pauso bat dela, pandemiaren "okerrena" igaro den honetan. "Covid-19ari dagokionez, egonkortze fase batean gaude, eta beheranzko joera agerikoa da, pandemiako zenbakirik baxuenak ditugu", zehaztu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
AP-8 autobidea berriro ere zabalik Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.