Sindikatuek ohartarazi dute mobilizatzen jarraituko dutela Osasun Sailak egoera aldatu ezean
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuak manifestazioak egin dituzte larunbat honetan "Osakidetza defendatzeko eta osasun publikoa desegitearen aurka". Bilboko Jesusen Bihotzetik, Donostiako Bulebarretik eta Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazatik abiatu dira martxak, 12:00etan.
Bizkaiko hiriburuko mobilizazioan, Satseko Amaia Mayorrek ohartarazi du mobilizatzen jarraituko dutela "Eusko Jaurlaritzak ez badu gauzak aldatzeko konpromisorik erakusten". Horren harira, sindikatuek salatu dute Gotzone Sagardui buru duen Osasun Saila eta gaurko manifestazioak deitu dituzten sindikatuak biltzen dituen mahai sektoriala "blokeatuta" dagoela.
"Osakidetzaren arazoei buruz hitz egiteko mahaia blokeatuta dago, eta Osasun Sailak nahi duelako dago horrela", kritikatu du Satsek.
Sindikatuak gogorarazi du osasun zerbitzu publikoaren egoera dela euskal herritarren kezka nagusietako bat, "zerbitzuak okerrera egin duela nabaritzen dutelako".
Era berean, langileen "behin behinekotasun tasa altua" gaitzetsi eta "egonkortzea" eskatu du. Horretarako, martxan dauden prozesuak "arin" egitea "ezinbesteko"tzat jo du.
Bestalde, Esther Saavedra ELAko ordezkariak "egiturazko arazoei" aurre egiteko erabakiak hartu behar direla aldarrikatu du, eta "borondate politikoa" eta inbertsio gehiago behar direla. "Ematen ari diren pausoak kontrako norabidean doaz, Europako eta Estatuko batez bestekotik beherako inbertsioekin, eta aseguru pribatuen kontratazioa etengabe ari da hazten", azaldu du.
Gainera, "mediku gabeziaren" atzean "lan-baldintza eskasak" daudela berretsi du. "Osakidetzako langileek lan-baldintza prekarioak dituzte kategoria guztietan: behin behinekotasun tasa % 50etik gorakoa da, sistematikoki jasaten dute gehiegizko lan karga, bajak, erretiroak eta bestelako hutsuneak ez dira betetzen, eta azken urteotan % 20ko galera izan dute erosteko ahalmenean", gaineratu du.
Ana Tere Alvarez LABekoak, bere aldetik, "murrizketak amaitzea" eskatu du, baina ez hori bakarrik, zeren sindikatuaren ustez, "Osasun Sailaren kudeaketa txarra da osasun publikoa desegitearen" erruduna. Sindikatu abertzaleak uste du Osasun Sailak "gidatutako" mugimendu bat dela, "gure osasun zerbitzuak ez dezan funtzionatu", eta "gure osasun zerbitzua nahita deuseztatzeko".
Bestalde, Iñigo Garduño CCOOren ordezkariak esan du Osasun Sailaren politikak "hondamendi hutsa" direla eta, Osakidetza "desegitea" ezezik, "langileen tratu txarra" direla.
Azkenik, UGTk txalotu egin du EAEko hiriburuetako kaleetan milaka pertsona elkartu izana, horrek agerian uzten baitu Osakidetzako langileak "gogaituta" daudela. "Gainera, Osakidetzako zuzendaritzaren mespretxua eta tratu txarra jasotzen dugu", salatu du.
Alderdi politikoetako ordezkariak ere izan dira hiru manifestazioetan, tartean EH Bildukoak eta Elkarrekin Podemosekoak. Miren Gorrotxateki Elkarrekin Podemosen legebiltzarkideak "herritarren interesengandik urrun" egotea egotzi dio Eusko Jaurlaritzari. "Osakidetza da zaintzen gaituena, nondik gatozen eta zenbat diru dugun begiratu gabe", azpimarratu du.
Euskal Herriko Pentsiodunen mugimenduak ere bat egin du protestarekin, eta Eusko Jauraritzari negoziatzeko eskatu dio, Osakidetzak bizi dituen arazo "larriak" konpontzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.