Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azken bost urtean ia % 50 igo da Donostiako plaza turistikoen kopurua

2017an baino 30 establezimendu eta ia 1.000 logela gehiago daude Gipuzkoako hiriburuan. Erabilera turistikoko etxebizitzen hazkundea ere handia izan da azken hamarkadan.
Donostiako hotelak eta etxebizitza turistikoak.
Donostiako hotelak eta etxebizitza turistikoak.

Donostiak gero eta hotel, pentsio, etxebizitza turistiko eta lo egiteko aukera gehiago eskaintzen die bisitan datozen turistei. Horregatik, Udalak erabilera turistikoko etxebizitzak irekitzeko baimenak emateari uztea erabaki du, behin behinean.

Gipuzkoako hiriburuan, guztira, 162 hotel eta pentsio daude, orain dela bost urte baino 30 gehiago (% 25eko igoera). Horietan 3.825 gela eskaintzen dira, 2017an baino 988 gehiago (% 36ko hazkundea). Hurrengo hiru urteetan beste bosten bat handitzea aurreikusten da.

Erabilera turistikoko etxebizitzei dagokienez, gaur egun 1.352 daude erregistratuta. Horiek 5.700 plaza inguru eskaintzen dituzte. Udalaren arabera, hazkunde handia izan dute azken hamarkadan.

Turismoa Donostian. Turismoa Donostian.

Establezimenduen gorakada bisitari kopuruaren hazkundearekin bat gertatu da, zeinek zeini eragiten dion jakin ahal izan gabe. 2019tik % 16 igo da Donostiara datozen turisten kopurua: 862.872 hartu zituen 2022an.

Horiek 1.747.541 gau eman zituzten Donostiako geletan, 2019an baino % 14 gehiago.

Turismoa Donostian. Turismoa Donostian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X