Euskara modernoaren hiztegirik "zehatzena" aurkeztu dute, egungo erabileraren "ispilua"
70.751 sarrera, 251.153 adiera, 529.227 adibide eta 663.172 hitz multzo biltzen ditu. Paperean argitaratuko balitz, 16.000 orrialde edota 30 bat liburuki inguru izango omen lituzke. Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) du izena, eta EHUren Euskara Institutuaren azken urteotako proiektu nagusia da. 15 urte behar izan dituzte lana ontzeko. Neurri aldetik "aparta" eta edukiari dagokionez "XXI. mendeko euskara-euskara hiztegirik zehatzena". Hala definitu dute egileek labetik atera berri den egitasmoa.
Goizean aurkeztu dute hiztegia, EHUren Bizkaia Aretoan, Bilbon. Bertan izan dira, proiektuan parte hartu duten hainbat aditu, eta baita, bultzatzaileak ere, tartean, Eva Ferreira EHUko errektorea. Horren hitzetan, gaur aurkeztu duten lana "erreferente" izango da, bereziki, "duen dimentsio intelektualarengatik". "Euskara Institutuak bere historian egin duen proiekturik zabalena, handiena eta sakonena da", gehitu du.
2000-2006 bitartean publikatutako 25 milioi testuz eta hitzez osatutako corpusa —Ereduzko Prosa Gaur— du oinarri hiztegi berriak, hori ere Euskara Institutuak garatutakoa. Corpus horretako hitz guztiak jasotzen ditu, "eta horrek eman dio duen tamaina", erantsi du Ferreirak.
EHUren webgunean dago eskuragarri hiztegia nahi duen ororentzat, eta "egungo erabileraren ispilua" izatera datorrela jasotzen da aurkezpen mezuan. Hiztegiko sarreretan hitza ageri den testuingurua erakusten da, eta baita iturburua ere, hau da, nork non erabili duen. Horrez gain, hitz multzoen maiztasunen inguruko informazioa jasotzen du. Adiera eta azpisarreretan banatuta daude hiztegiko sarrerak.
Ibon Sarasola EHUko irakasle ohi, Euskaltzain emeritu eta hizkuntzalariak gidatu du lana, eta berak egin du lexikografiari dagokion lanaren zatirik handiena. Horrek ere hartu du hitza aurkezpenean. "Bizitza osoa" hiztegigintzari emana, "droga" bat bezala definitu du jardun hori. Argitu duenez, F hizkitik abiatu zuen lan hau. "Kasualitatez nago hemen. Koldo Mitxelenarekin egin duen topo behin eta laguntza eskatu zidan. Horrela hasi nintzen, eta zaletu egin nintzen", azaldu du Sarasolak. Azken lana egiten "ondo pasatu" duela nabarmendu du. "Orain, jostailua kendu didate. Zer egin behar dut?".
Metodologikoki, Orotariko Euskal Hiztegiaren ildo beretik garatu da Egungo Euskararen Hiztegia. Corpusetan oinarritzen dira biak: Orotariko Euskal Hiztegia, literatura-tradizioa jasotzen duen corpus batean, eta Egungo Euskararen Hiztegia, azken urteotako prosa-ekoizpena biltzen duen corpusean.
Helburuak ere bertsuak dituzte. Bi hiztegiok, hitz bakoitzaren esanahiaz gainera, hitz horren erabileraren inguruko argibideak ematen dituzte, delako hitza zein joskeratan agertzen den ahalik eta zehatzen argituz.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.