Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leioako Artatza parkean adingabe bati egindako sexu erasoa ikertzen ari dira

Segurtasun Sailak jakinarazi du ikerketa zabalik dutela, eta Adingabeen Fiskaltzak hartu duela bere gain kasua, ustezko erasotzaileak adingabeak direlako.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Leioako Artatza parkean iragan ostiralean gertatutako sexu erasoa aztertzeko.

Segurtasun Sailak gaur, asteartearekin, jakinarazi du ikerketa zabalik dutela, eta Adingabeen Fiskaltzak hartu duela kasua bere gain, ustezko erasotzaileak adingabeak direlako. Ez du, ordea, gertatutakoari buruzko datu gehiagorik eman.

El Correo egunkariak, bestalde, argitaratu du erasotzaileetako bat atxilotu egin dutela, eta erasoan nahastutako beste bi adingabeak identifikatu dituztela. Iturri horren arabera, aurki eramango dituzte epailearen aurrera, gertatutakoa azaltzeko.

Egunkari horrek erantsi du biktima Gurutzetako Ospitalera eraman eta bertantxe abiatu zutela sexu erasoekin lotutako protokoloa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X