Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Protesta batek trafiko arazoak eragin ditu Bilbon, San Mameseko sarrera eta irteeran

Irungo noranzkoan izan dira auto ilara luzeenak, errepidea itxita egon baita tarte batean.
Auto ilarak Enekurin. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza (Twitter)
Auto ilarak Enekurin. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza (Twitter)

Bilbo erdigunean astelehen goiz honetan izandako protesta batek trafiko arazoak eragin ditu Bizkaiko hiriburuan, San Mameseko sarreran eta irteeran, batik bat. Enekuriraino iritsi dira auto ilarak.

Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 08:45ean, zirkulazioa geldi zegoen artean Irungo noranzkoan, errepidea itxita egon ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Joxe Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politka bakarra unibertsitate politika da"

Bere hitzetan, azkenaldian tentsio gisa interpretatu diren gertakarien atzean dagoena da “bi elementuk denboran kointziditu” izana: “Bat, Jaurlaritzak egindako aurrekontuen proposamena, eta bestea, gu gure premien azterketa eta diagnosia bukatzen ari ginela. Bi gauza desberdin dira”, Bengoetxearen esanetan. “Jakina gure premien diagnosia egiten da gero horrek aurrekontuetan isla izateko asmoarekin, baina jabetzen ginen denborak eta epeak desberdinak direla”, gaineratu du.

GASTEIZ ELKARRETARATZEA MAIALEN MAZON
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Maialen Mazonen hilketaren instrukzioa amaituta, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat 

Gasteizen zein euskal gizartean, oro har, hotzikara eragin zuen 2023an kasuak. Haurdun zegoela, 13 labankadaz hil zuen ustez bikotekide ohiak Maialen, 2 urteko alabaren aurrean. Laster aukeratuko da epaimahaia, eta, ondoren, epaiketa 2026ko lehen sehilekoan egiteko data ezarriko da. Kasuak ezbaian jarri zuen Ertzaintzaren indarkeria matxistaren inguruko protokoloa.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X