Etorkinek gizarte-zerbitzuetan jasotzen dutena baino ekarpen handiagoa egiten diote BPGri
Askotan entzun ohi da atzerritarrak bertoko diru-laguntza pubikoez bizi direla edota tokiko gizarte politikez aprobetxatzera etortzen direla gurera. Hala ere, ikerketa guztiek maltzurkeriaz beteriko akusazio horiek errotik gezurtatzen dituzte, eta hala adierazten dute baita ere Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren eta Nafarroako Gobernuaren azkenengo azterlanek. Ildo horretan, Xabier Aierdi Soziologian doktoreak argi esaten du: "Oso datu gutxirekin erraz froga daiteke immigranteek ia laukoiztu egiten dutela zerbitzuetan eta abarretan sortu egiten duten kostua. Immigrazioak ekonomikoki ekarpen handi bat egiten du gizartean, ikaragarria".
EAEren kasuan, Ikuspegiren azken azterlanak, 2018an argitaratutakoak, azaltzen du berton finkatuta dauden atzerritar jatorriko biztanleek % 2,06ko ekarpena egin ziotela urte horretan EAEko Barne Produktu Gordinari (BPG) kontsumo-terminoetan, eta ongizate-sistemetara sartzeagatik egotz dakiekeen gastuaren eta egindako kontsumoaren arteko aldea 818 milioi euroko ingurukoa izan zela. "Egiaztatuta geratu da, beraz, administrazioak ongizate-sisteman egindako gastua txikiagoa dela atzerritar jatorriko pertsonek EAEn egiten duten kontsumoa baino", ondorioztatzen du txostenak. Ildo beretik, Nafarroan, foru Gobernuak egindako ikerketen arabera, atzerritarrek % 3,4ko ekarpena egin zioten tokiko BPGari 2018an.
Aierdik azaltzen duenez, normalean, arrazoi ekonomikoak tarteko etortzen dira atzerritarrak gurera, eta berton geratzeko asmoa dute, haien bizitza garatzeko. Horiek kontratatzeko aukera handiena duten merkatuetara bideratzen dira, hau da: zerbitzuetara eta etxe- eta zaintza-lanetara. Kontuak horrela, zehazki, Hego Euskal Herrian bizi diren eta Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden atzerritar jatorriko gizon-emakumeen % 14 inguruk etxeetan eta ostalaritzan egiten du lan, eta beste horrenbestek komertzioetan eta eraikuntzan, baita manufaktura-industrian ere, Espainiako Estatuko Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren 2021eko datuen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
'Pirinio duina' plataformak manifestazioa deitu du Jakan, Riglosko sutearen ostean
Pirinioek pairatzen duten "utzikeria" salatu nahi dute, politikarik eta inbertsiorik eza, eta erantzukizunak eskatu Aragoiko Gobernuari.
Erronkari ibarrean, Urzainkiko baso-sutea egonkortzea lortu dute
Sutea larunbateko 17:08an egonkortu dutela jakinarazi dute, baina oraindik ez dago itzalita.
Aste Nagusia "denona" dela aldarrikatu du Onintza Enbeitak, eta errespetua eskatu du
Bere pregoian, jai inklusiboen aldeko aldarria egin du, erasoetatik libre eta pertsona guztiei irekiak izango diren festak aldarrikatuz. Era berean, munduko hainbat txokotan gerrak, gatazkak eta desberdintasunak pairatzen dituztenei elkartasuna adierazi die, jaiak ospatzea eta gizartearekiko konpromisoa uztartuta.
Onintza Enbeita pregoilariak "Bilbo euskalduna" eta "guztiona" erreinbindikatuz lehertu da jaia
Onintza Enbeita bertsolariak eta Kaixo konpartsako Ainhoa Urrejolak eman diote jaiei hasiera pregoia irakurri eta txupina botata. Aste Nagusia "denona" dela aldarrikatu du Enbeitak eta erasotzaileei lekurik ez dutela gogorarazi die.
Osasun Ministerioak autonomia erkidegoen urgentziazko bilera deitu du astelehenerako, Ceutara txertoak bidaltzeko
Bilera telematikoki egingo da. Gehien behar diren txertoak hirukoitz birikoa, barizela, poliomielitisa, tetanosa eta difteria gaitzen kontrakoak dira.
Helikopteroz erreskatatu dute Eginon istripua izan duen eskalatzaile bat
23 urteko emakumeak zauri bat zuen buruan odoletan, eta zorabiatuta zegoen.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, baina itzaltzeko lanek aurrera egin dute
Biztanleak eta azpiegiturak arriskutik kanpo daude. Perimetroak ez du aurrerapen esanguratsurik izan gauean, tenperaturak behera egin duelako, hezetasunak lagundu duelako eta suhiltzaileek gune bero isolatuetan lan egin dutelako.
Onintza Enbeitak eta Ainhoa Urrejolak emozioz bizi dituzte Aste Nagusia abiatu aurreko orduak
Pregoilariak eta txupinerak Bilboko Aste Nagusia hasi aurreko urduritasuna eta emozioa nabarmendu dituzte. Enbeitak onartu du inoiz izan ez duen “beldur eszenikoa” nabaritu duela egunotan, eta Urrejolak, berriz, “oso pozik” dagoela. Aste Nagusia “askatasunez” gozatzeko aldarrikatu dute biek, “inor zapaldu gabe”.
Emakume bizkaitar bat hil da Lugon izandako auto-istripu batean
Ostiral honetan izandako ezbeharrean, bederatzi pertsona zauritu dira, horietako bi larri.
Mafiek Ceutako migratzaileekin trafikatzen dutela ohartarazi du Polizia Nazionalak
Angel Victor Torres Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko ministroak koordinatuko du Ceutako krisiak Espainiako Gobernuaren barruan eragindako egoera.