Familien % 93,3k plaza lortu dute aukeratutako 2 urteko ikasgelan
Euskal Autonomia Erkidegoko 2 urteko ikasgeletan esleitutako plazen % 93,3 familien lehen aukera izan dira, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak azaldu duenez. Guztira, 11.963 eskaera jaso dira.
Familien % 3,8k eurek eskatutakoa zen baina lehendabiziko aukera ez zen beste ikastetxe batean lortu dute lekua.
Azkenik, familien % 2,3ri, eskaeren artean ez zegoen beste ikastetxe bat esleitu die Jaurlaritzak. Eskaera horietako gehienetan, Bildarratzen arabera, familiek ikastetxe bakarra jarri zuten aukeren zerrendan, eta lortu ez zutenez, beste zentro bat esleitu behar izan die Sailak.
Ikastolen Elkarteak matrikulatzea eskatu duten ikasle guztiak bere ikasgeletan mantentzeko konpromisoa hartu du. Ikasturte horretan, Hezkuntza ituna aintzat hartzen duen araudi berri bat sartu da indarrean, "kalteberatasun indize" baten arabera plazak gordetzeko. Ikastolen arabera, Hezkuntza Sailak ez ditu "joko arau" berak ezarri ikastetxe guztientzat erreserbatutako plazen esparruan.
Sailburuak gogorarazi du matrikulazioa Hezkuntza Sailari dagokiola, ez ikastetxeei. "Enbidoekin eta ordagoekin ez zaio inori laguntzen, ez zaio familiei laguntzen", gaineratu du.
Bildarratzek azpimarratu du araudian argi geratzen dela diru publikoarekin finantzatutako ikastetxe guztiek erantzukizun bera izan behar dutela eskola bereizketaren aurkako borrokan.
Zure interesekoa izan daiteke
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Eraso matxista 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gazte bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Mossos d'Esquadrak eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute. 2026ko urtarriletik apirilera bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egozten diote.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetan ez da kontzerturik egongo abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertu horiek bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.