Bi atxilotu Tuteran, igogailuan harrapatuta gelditu eta erreskatatzera joandakoei eraso egiten saiatzeagatik
Tuterako Udaltzaingoak 28 eta 31 urteko bi gizon atxilotu ditu bart goizaldean, igogailu batean harrapatuta gelditu, kalteak eragin eta erreskatatzera joan diren agenteei eraso egiten ahalegintzea leporatuta.
Gauerdia pasata, etxebizitza eraikin bateko bizilagun batzuek Udaltzaingoari ohartarazi diote igogailu barruan norbait zegoela eta kolpeak ematen ari zirela.
Bosgarren eta seigarren solairuaren artean ez atzera ez aurrera gelditu den igogailuaren ateak ireki ondoren, barruan harrapatuta zeuden bi lagunek agenteak iraindu dituzte eta eraso egiten ahalegindu dira. Ondorioz, agenteek mendean hartu eta atxilotu egin dituzte.
Halaber, igogailu barruan kalte handiak eragitea leporatu diete.
Zure interesekoa izan daiteke
GazteChange ekimenak haurren eta nerabeen eskubideak babestearen garrantzia ikusaraziko du gaur arratsaldean Bilbon
Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan egingo da topaketa honen zazpigarren edizioa, UNICEF Euskadiko Batzordeak eta Lagunarte elkarteak antolatuta, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.
Elurrak Sakana estali du eta zirkulazioa zailtzen du A-10 autobidean
Elurra goizean goiz hasi du Sakanan eta errepideak zuriz estali ditu. A-10 autobidea itxi behar izan dute, Iruñerako noranzkoan, istripua izan duen kamioi baten eraginez.
Argi faltagatik amaitu dituzte desagertutako artzaina bilatzeko lanak, eta bihar ekingo diete berriro
Larrialdi zerbitzuek bukatutzat eman dituzte ostegun arratsaldetik Aizkorri mendiaren hegoaldeko magalean desagertuta dagoen 77 urteko artzaina bilatzeko lanak, argirik ez dagoelako, eta larunbat honetan ekingo diete berriro.
Osakidetzak indarkeria matxistaren 2.121 biktima artatu zituen 2024an, egunean sei, batez beste
Emakume horietatik 374k sexu-erasoak jasan zituzten, eta horien artean, 10etik 4 adingabeak ziren. 2025eko urtarriletik irailera bitartean, 299 dira sexu-erasoagatik artatu diren emakumeak.
Pertsona bat hil da Gernikan trenak harrapatuta
Erdialdeko trenbide-pasagunean izan da ezbeharra, goizean, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Albiste izango da: Denboralea, Telebistaren Nazioarteko Eguna eta 25 urte Ernest Lluch hil zutela
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”
Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte.
Telebista bizirik aterako al da aro digital berrian?
Telebistaren kontsumoa asko aldatu da azken urteotan. Hala ere, 50 urtetik gorako biztanleen artean kontsumoa oso altua da oraindik. Bea Narbaiza EHUko irakaslearen esanetan, telebistaren etorkizuna bermatu dezakeen giltza sinesgarritasuna da.
Ekaitz Pau, Gorlizko alkatea: "Udaltzaingoaren auto bat bidali arren, hark alde egitean eraso zioten etxeari"
Uribe Kosta institutuko irakaslearen jazarpen kasuaren harira, Ekaitz Pau Gorlizko alkateak azaldu du gaiaren berri izan zuela irakaslea bera Udalarekin harremanetan jarri zenean, azken erasoa baino egun batzuk lehenago. Dioenez, alde guztiekin harremanetan jarri da, eman beharreko pausoak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko, eta azpimarratu du ez dela institutuko gauza isolatu bat, gizarte osoari eragiten diona baizik.
Emakume bat hil da N-121-A errepidean, Beran, lau ibilgailuren artean izandako istripuan
Biktima Lesakakoa da. Gainera, bi pertsona zauritu dira, eta Irungo eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte.